Biokimika eta Genetika azterketen erabilera Errendimenduko kirolariengan
Egileak:
ARITZ URDAMPILLETA OTEGI
ADRIAN ODRIOZOLA MARTÍNEZ
ION LARRUSKAIN
DAVID CELORRIO HERRERA
JOSE M AZNAR OVIEDO
ANNA SAULÓ ARÁNEGA
0
Sarrera
Kirolarien odol analisiak, nutrizio-egoera eta osasun-egoera aztertzeko erabili dira. Egun aldiz, osasunaren kontrolaz gain, entrenamendu zein dieta interbentzio desberdinen emaitzak nolakoak izan diren aztertzeko erabiltzen hasiak dira (Urdampilleta, 2013).
Era berean, adierazi parametro genetikoen erabilerak pertsonalizazio handiagora garamatzala eta, egun, datu genetiko zein biokimikoen erabilera uztartzearen abantailez hitz egin behar dugu
Helburuak
Kirolariaren kontrola eta jarraipena egiteko odolaren parametro biokimiko egokienak zein genetika-parametro egokienak aurkitzea.
Metodoak
Gaur egungo azterketa bibliografikoko lana. Honetarako PUBMED eta SCHOLAR GOOGLE, bilatzaileak erabili dira. Bi bilaketa-estrategia jarraitu dira ingelesezko ondorengo hitz-gakoak erabiliaz: 1) “biochemical parameters” OR “ hematological parameters” AND “sport” AND “performance” eta 2) “genetic parameters” AND “sports” AND “performance”.
Emaitzak
Biokimika-azterketa: Odol laktatoa, entrenamenduaren intentsitatea neurtzeko parametro fidagarria da. Urea seriko-mailak, karbohidrato erreserbekin batera igo daitezke edo kirolariaren dietan proteina gehiegiren ondorioz. Bestalde, entrenamenduko karga eta kirolariarengan honek izan duen eragina ulertzeko transaminasa glucoxalazetikoa (GOT) eta aspartato transaminasak (AST) zein kreatinkinasa (CK) eta laktato deshidrogenesa (LDH) entzimak erabili daitezke (Trigo et al, 2010).
Odoleko hormonak: Odoleko kortisona-mailen igoerak eta testosterona/ kortisol indizearen jaitsierak, lan karga handia edo gainkarga adierazten dute eta sistema inmunearen depresio ikus daiteke (Cordova, 2010).
Entrenamenduko lan-karga handiek balore hematologikoen jeitsiera ekartzen du (hematokritoa, hemoglobina-mailak zein ferritina-mailak), odoleko hedapen fisiologikoa dela eta (Fallón, 2008).
Kirol Genetikan, errendimenduan eragiten duten aspektu nagusiei lotutako 300 gene baino gehiago aurkitu ditugu: 1) entrenamenduan, muskulu-zuntz mota, indarra, erresistentzia, basodilatazioa edo eta VO2 maximoarekin erlazionaturiko geneak (ACTN3, ACE, NOS3, GDF8) (Eynon, 2012); 2) nutrizioan (PPARG, FTO, MC4R, GCK, PLIN4) (Chuenta, 2015); eta lesioak ekiditean (COL1A1, COL5A1, TNC, MMP3) (Collins, 2010).
Ondorioak
GOT- eta AST- zein CK- eta LDH mailen igoerak , gihar-haustura handiaren ondorioak dira.
Hematokrito, ferritina edo hemoglobina jaitsieran ikusten da kirolarien artean.
Genetikak kirolean gero eta informazio baliotsu gehiago ematen du eta profesionalak prestatzea beharrezkoa da.
Bibliografia
Banfi G, Colombini A, Lombardi G, Lubkowska A. Metabolic markers in sports medicine. Adv Clin Chem. 2012; 56: 1-54.
Chuenta W, Phonrat B, Tungtrongchitr A, Limwongse C, Chongviriyaphan N,Santiprabhob J, Tungtrongchitr R. Common variations in the FTO gene and obesity in Thais: A family-based study. Gene. 2015;558(1):75-81.
Clemente VJ. Modificaciones de parámetros bioquímicos después de una maratón de montaña. Motricidad. European Journal of Human Movement. 2011; 27: 75-83.
Collins M, Posthumus M, Schwellnus MP. The COL1A1 gene and acute soft tissue ruptures. Br J Sports Med. 2010;44(14):1063-4.
Córdova A. Los inmunomoduladores frente a la inflamación y daño muscular originados por el ejercicio. Apunts Med Esport. 2010; 45: 265–70.
Dupuis J, New genetic loci implicated in fasting glucose homeostasis and their impact on type 2 diabetes risk. Nat Genet. 2010;42(2):105-16.
Eynon N, Ruiz JR, Yvert T, Santiago C, Gómez-Gallego F, Lucia A, Birk R. The Callele in NOS3 -786 T/C polymorphism is associated with elite soccer player's status. Int J Sports Med. 2012; Jul;33(7):521-4.
Fallon KE. The clinical utility of screening of biochemical parameters in elite athletes: analysis of 100 cases. Br J Sports Med 2008; 42(5): 334-7.
Urdampilleta A, Martínez Sanz JM, López Grueso R. Valoración bioquímica del entrenamiento: herramienta para el nutricionista deportivo. Rev Esp Nutr Hum Diet. 2013; 17(2): 73 – 83.
Trigo P, Castejon F, Riber C, Muñoz A. Use of biochemical parameters to predict metabolic elimination in endurance rides. Equine Vet J. 2010; 42(38 Suppl 1): 142-6.