Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Bularreko minbizia eta jarduera fisikoa

Egileak:

Idoia Benito Lopez

0


Sarrera

Bularreko minbiziagatiko hilkortasun-tasa handitzen joan da urtez urte eta estimazioek ere igoera hau aurreikusten dute: 2015erako 561.000 pertsona eta 2030erako 805.000 pertsona (13).
Minbizien %75-80 inguru, kanpoko faktoreek sortutakoak dira, beraz aurreikusgarria (6). Detekzio goiztiarraren ondorioz, sendatzeko aukera handitu eta egunerokotasunera itzultzeko aukera ematen da. Egunerokotasuna nekagarria da tratamendua jasan dutenentzat, egoera fisikoagatik burutu dezaketen JF oso mugatua baitago.
JF beharrezkoa eta onuragarria da populazio honentzat, horregatik, emakume hauen bizi-kalitatea, egoera fisiko-fisiologikoa eta ongizate psikologikoa berreskuratzeko eta hobetzeko JFrako programa bat eratzea ezinbestekoa da.

Helburuak

Bularreko minbizia eta jarduera fisikoari buruz ikertutakoa aztertzea.

Metodoak

2003 eta 2013 bitarteko artikuluak aztertzea.

Emaitzak

Minbiziaren tratamenduaren barruko kalteen artean eragin handiena duena nekea da. Haren ondorioz, JFren praktika utzi behar izaten dute eta horrek aldagai fisiologiko, fisiko eta psikosozialen galera sustatzen du (2, 5, 7,10).
Birikaren funtzioa murriztu, oxigeno eta mantenugaien entrega gutxitu eta arnasketa murriztea. Hezur-deskaltzifikazioa adinari eta tratamenduari lotuta dago. Gorputz osoko indar-galera ematen da (1, 2, 5), batez ere, sorbaldetakoa, muga funtzionala sortuz (2, 7). Malgutasuna ere asko murrizten da (2, 5). JF murriztea edo JF ezagatik, gaitasun aerobikoaren galera ematen da (2, 4, 5).
Tratamendua bukatu eta epe luzera eta JFra itzultzen ez badira, gizentasun sarkopenikoa izateko arriskua ematen da. Honek, suspertzeko gaitasuna murriztu, menopausia goiztiarra bultzatu eta heriotza goiztiarra izateko arriskua handitzen du. Bizi-kalitatea erabat kaltetua azaltzen da (3, 4, 5, 12) baina ez soilik eragin fisiko-fisiologikoengatik, kalte psikologiko eta psikosozialak nabarmenak dira: alterazio psiko-sozioemozionalak (1, 2, 5) aldarte-aldaketak, antsietatea, depresioa, autoestimu-galera (5, 7), etab.

Ondorioak

JF egiterakoan, beharrezkoa da progresioa oso handia izatea. VO2max hobetzen dutenean, arrisku handiena bertan desagertzen da. JF modu zuzen batean egiten bada, linfedema arriskua ia ikusezina da. Programa egoki eta pertsonalizatuarekin, onurak baino ez dizkie ekartzen eta zenbat eta lehenago hasi, hobekuntzak are eta ikusgarriagoak izaten dira.

Bibliografia

1. Cantero-Villanueva, I., Fernández-Lao, C., Moral-Avila, R., Fernández-de-las-Peñas, C., Feriche-Fernández-Castanys, M. B., eta Arroyo-Morales, M. (2012). Effectiveness of Core stability exercise and recovery myofascial release massage on fatigue in breast cancer survivors: A randomized controlled clinical trial. Evidence-Based Complementary and Alternative Medicine, 2012, 1-9. doi:10.1155/2012/620619
2. Casla, S., Sampedro, J., López, A., Coterón, F. J., eta Barakat, R. O. (2012). Cáncer de mama y ejercicio físico: Estudio piloto. Revista Andaluza De Medicina Del Deporte,5(4), 134-139.
3. Chen, X., Zheng, Y., Zheng, W., Gu, K., Chen, Z., Lu, W., eta Ou Shu, X. (2009). The effect of regular exercise on quality of life among breast cancer survivors. American Journal of Epidemiology, 170(7), 854-862. doi:10.1093./aje/kwp209
4. Courneya, K. S., Mackey, J. R., Bell, G. J., Jones, L. W., Field, C. J., eta Fairey, A. S. (2003). Randomized controlled trial of exercise training in postmenopausal breast cancer survivors: Cardiopulmonary and quality of life outcomes. Journal of Clinical Oncology, 21(9), 1660-1668. doi:10.1200/JCO.2003.04.093
5. Herrero, F. (2008). Cáncer en adultos. Hemen: Izquierdo, M., Ibañez, J., Antón, M., Cebollero, P., Cadore, E.L., Casas, A., López, J., Vicente, D., Vicente-Rodríguez, G., Gómez-Cabello, A., Casajús, J.A., Pérez, M., Herrero, F., Ferrer, A. eta Zamorano, R. (2008). Ejercicio físico es salud. Prevención y tratamiento de enfermedades mediante la prescripción de ejercicio (9. kapitulua, 137-153 or.). Exercycle S.L. eta BH Group.
6. Herrero, F., eta Mulas, A.L. (2008). Cáncer y ejercicio. Hemen: J. López Chicharro, eta L. M. López Mojares (Eds.), Fisiología clínica del ejercicio (22. kapitulua, 343-354 or.). Buenos Aires: Médica Panamericana.
7. Pinto, B. M., Dunsiger, S., eta Waldemore, M. (2013). Physical activity and psychosocial benefits among breast cancer patients. Psycho-Oncology, 22(10), 2193-2199. doi:10.1002/pon.3272
8. Sabiston, C. M., Brunet, J., eta Burke, S. (2012). Pain, movement and mind. Does physical activity mediate the relationship between pain and health among survivors of breast cancer?. The Clinical Journal of Pain,28(6), 489-495. doi:10.1097/AJP.0b013e31823853ac
9. Schmitz, K. H., Courneya, K. S., Matthews, C., Demark-Wahnefried, W., Galvao, D. A., Pinto, B. M., eta Schwartz, A. L. (2010). American college of sports medicine roundtable on exercise guidelines for cancer survivors. Medicine Science Sports Exercise, 42(7), 1409-1426. doi:10.1249/MSS.0b013e3181e0c112
10. Schneider, C. M., Hsieh, C. C., Sprod, L. K., eta Carter, S.D. eta Hayward, R. (2007). Effects of supervised exercise training on cardiopulmonary function and fatigue in breast cancer survivors during and after treatment. American Cancer Society, 110(4), 918-25. doi:10.1002/cncr.22862
11. Vallance, J. K., Courneya, K. S., Plotnikoff, R. C., Dinu, I., eta Mackey, J. R. (2008). Maintenance of physical activity in breast cancer survivors after a randomized trial. Medicine Science Sports Exercise, 40(1), 173-180. doi:10.1249/mss.0b013e3181586b41
12. Vallance, J.K., Courneya, K. S., Plotnikoff, R. C., Yasui, Y., eta Mackey, J. R. (2007). Randomized controlled trial of the effects of print materials and step pedometers on physical activity and quality of life in breast cancer survivors. Journal of Clinical Oncology, 25(17), 2352-2359. doi:10.1200/JCO.2006.07.9988
13. WHO (2013 ekaina). Global health estimates summary tables: Deaths by cause, age and sex, by WHO region. 2013ko ekaina. Geneva, Suitza. http://www.who.int/healthinfo/global_burden_disease/en/ web-orritik 2014ko apirilaren 1ean berreskuratua.

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan