Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Genero galdetegia. Nola sahiestu genero- alborapenak praktika klinikoko gidetan (pkg)

Egileak:

Marta Barandiaran

Rosa Rico

Elena Aldasoro

Flavia Salcedo

Montse Calvo

Marta Lopez de Argumedo

Hernaniko Osasun Zentroa


Sarrera

Helburuak

Gidagintzan, genero alborapenak saihestea edo identifikatzea.

Metodoak

Galdetegia BIAS FREE marko kontzeptualean oinarrituta dago, Margrit Eischler eta Mari Anne Burkek proposatutakoan, ikerkuntza sanitarioan alborapenak ekiditeko. “BIAS FREE Framework” markoa giza eskubideen defentsan oinarrituta dago, pertsona guztien duintasuna eta errespetuz tratatuak izateko eskubidean aldarrikatzen duena. Hiru ardatz ditu, hiru galdera nagusiekin: (H) HIERARKIA MANTENTZEA: aztertutako gaian gizon eta emakumeen arteko hierarkia eman daitezela eta kontuan hartu beharrezkoa dela. Talde batek besteekiko duen mendekotasuna mantentzen da edo ontzat ematen da? (F) DIFERENTZIAK ERA DESEGOKIAN AZTERTZEA: talde bakoitza dagokion testuinguruan aztertu behar da. Talde menderatzaile eta ez menderatzaileko partaide izatea kontuan hartzen da? (D) ESTANDAR BIKOITZA ERABILTZEA: talde desberdinak era diferentean tratatzen dira hierarkia sozialen arabera. Talde menderatzailea eta ez menderatzailea era desberdinean tratatzen dira behar ez denean? Hiru galdera nagusi hauek 19 azpi-galderetan banatzen dira. PKG egiterakoan 7 fase bereizten dira. Genero alborapenak antzemateko azpi-galderak fase hauetara egokitu ditugu.

Emaitzak

Bias-FREE markoan oinarrituta, 20 azpi-galdera dituen tresna diseinatu dugu, gidak egiteko fase ezberdinetara egokituta. Tresna honek, genero alborapenak identifikatzeaz gain, arazoak Bias-FREE markoaren zein ardatzetan (H, F, D) kokatzen diren jakitea ahalbideratzen du.

Ondorioak

Tresna honek hausnarketa eragin nahi du, formaziorako material gisa erabili daiteke gidagintza hasi baino lehen, eta generoen berdintasun ezaren ezaguera areagotu.

Bibliografia

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan