Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Maila desberdineko 10-14 urte bitarteko futbolari gazteen ezaugarri antropometrikoak

Egileak:

JAIME ZUBERO LINAZA

IRAIA BIDAURRAZAGA

JOSE ANTONIO LEKUE

SUSANA MARIA GIL OROZKO

0


Sarrera

Azkenaldian futbol jokalariak elitean adin txikitan hasten dira. Hori dela eta, klub profesionalentzat hauen ezaugarri antropometrikoak zeintzuk diren ezagutzea garrantzitsu bihurtu da (1).

Helburuak

Eliteko futbol jokalari gazteen ezaugarri antropometrikoak populazio orokorrarekin eta beste mailetako futbolariekin alderatzea

Metodoak

10-14 urteko 528 mutilek parte hartu zuten lau taldetan banatuta: populazio orokorra (Eskolak, n=153); elitekoak ez zirenen taldea (CD Galdakao eta CD Ugao, n=92); azpi-eliteko taldea (Athletic Club Fundazioko Ibaizabal-Nerbioi gunea, n=138) eta eliteko taldea (Athletic Club-, n=145). ISAK-en (International Society for the Advancement of Kineanthropometry) protokoloari jarraituz pisua, altuera eta gantz-edukia eta somatotipoa kalkulatu ziren. Gurutzetako Ospitaleko Etika Batzordeak ikerketa hau onartu zuen. Taldeak konparatzeko efektuaren tamaina erabili zen (2).

Emaitzak

Eliteko jokalariak gainontzekoak baino altuagoak ziren (d= 0.30 - 1.18). Adin gazteetan elitekoak gainontzekoak baino arinagoak ziren, baina nagusitzean pisutsuago bihurtu ziren (d= 0.28 - 0.87). Era berean, eliteko jokalariek beste taldeetakoek baino gantz-eduki txikiagoa zuten, tolestura-neurrietan (d= 0.50 - 0.84) eta gantz portzentajean ere (d= 0.24 - 1.35); aldiz, populazio orokorrak eta talde lokaletako jokalariek beste bi taldeek baino gantz-eduki handiagoa zuten. Eliteko eta azpi-eliteko jokalariek endormorfia maila txikiagoak zituzten (d= 0.21 - 0.93).

Ondorioak

Tamaina handia izatea maila altuan jolasteko ezaugarrietako bat zela ikusi zen; are gehiago, nagusitu heinean jokalarien tamainak garrantzi handiagoa zuen.
Gantz-kantitate txikia izatea maila altuan jolasteko ezaugarri garrantzitsua zen.
Populazio orokorraren eta elitekoak ez zirenen gantz-kantitatea antzekoa izateak iradokitzen du astero futbol entrenamendua burutzea ez omen dela nahikoa gantz-edukia txikitzeko; alegia, entrenamendu espezifikoagoa eta intentsuagoa beharrezkoa dela.

Bibliografia

1. Vaeyens, R., Lenoir, M., Williams, A.M., & Philippaerts, R.M. (2008). Talent identification and development programmes in sport: current models and future directions. Sports Medicine, 38(9), 703-714.
2. Cohen, J. (Ed.). (1988). Statistical power analysis for the behavioral sciences (2nd ed.). Hillsdale, NJ: Lawrence Earlbaum Associates.
Esker onak
Ikerketa hau Eusko Jaurlaritzako laguntzarekin partzialki finantzatua izan da (BFI2010-35/IT700-13)

Azken Berriak

Euskara ere osasun publikoa da
Noticias de Navarra egunkarian agertutako gutuna (guk itzulita): Euskara ere osasun publikoa da Heldu den martxoaren 7an eginen da Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan (ISPLN) Medikuntzako hiru lanpostu betetzeko oposizioetar...
Pandemia eta medikuntzari buruzko liburua plazaratu du Angel Bidaurrazaga OEEkideak
Angel Bidaurrazaga Vandierdonck Medikuntzan doktoreak eta EHUko irakasle ohiak "Distopia baten kronika" izenburuko liburua plazaratu du. Hain zuzen, 2020tik, pandemiaren hasieratik, gaurdaino Independentea.eus-en argitaratutako artikuluen bild...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan