Ibileraren abiadura maximoa: Adineko pertsonen egoera fisiko funtzionalaren iragarpena epe luzeko zaharren egoitzetan
Egileak:
Haritz Arrieta Etxeberria
Udane Elordi Guenaga
Maider Ugartemendia Yerobi
Fatima Ruiz Litago
Nagore Zinkunegi Zubizarreta
Naiara Mendiluce Erkizia
Mirian Aranzazu Garrués Irisarri
0
Sarrera
Ibileraren abiadura beheko gorputz-adarren funtzionamendua zehazteko erabiltzen den metodo objektiboa da (2). Proba fidagarria da testuinguru kliniko, “burden” gaixotasun zein narriadura kognitiboetarako (2,4-6). Instituzionalizatzea (erizaintza eta zaharren egoitzetan) beherakada funtzional handiari lotuta dago. Ikerketa honetan 6 metrotan lortutako ibileraren abiadura maximoa (IAM) eta independentzia funtzionalaren arteko lotura aztertu da egonaldi luzeko zaharren egoitzetan.
Helburuak
Egoera fisiko funtzionalaren parametroetan instituzionalizazioak duen eragina ikertzea.
Ibileraren abiaduraren eragina aztertzea independentzia funtzionala iragartzeko.
Metodoak
Adineko 107 pertsonaren IAM aztertu ziren, kronometro bati konektatuta zeuden bi zelula fotoboltaikoren bitartez (6 metroko distantzian), 2 metro utzirik azeleratzeko eta beste 2 metro abiadura txikiagotzeko. Azken bi urte eta erdian izandako egoera fisiko funtzionala ikertu zen honako test hauek erabiliz:
a) 20 metro ibiltzeko independentzia (1)
b) 6 minututan ibili ahal duen distantzia (7)
d) Short Physical Performance Battery (SPPB) test sorta (3).
Independentzia puntuazio-sisteman, puntu 1 esleitu zitzaien 20 metro ibiltzeko inongo laguntzarik behar izan ez zutenei (A)(1), 6 minututan ibili behar den testean gutxienez 300 metro egin zituztenei (B)(7), edo gutxienez SPPB test sortako esparru batean puntuatu zutenei (oreka, 4 metroko ibilketa eta aulkitik zutitzeko proba) (D)(3). Erregresio binomial logistikoa erabili zen independentzia funtzionala baloratzeko, irizpide ezberdinak jarraituz (A,B,D), ibileraren abiadura maximoari lotuz, altuerarekin normalizatuz (IAM/altuera) eta sozio-demografia eta osasuna aldagaiak kontrolatuz.
Emaitzak
1. Taulan pazienteen ezaugarriak ikus daitezke. IAM/altuera aldagai adierazgarria da menpekotasun funtzionala iragartzeko, pazientea gai ez denean (A) 20 metro laguntzarik gabe ibiltzeko (p=0.018; 36.901%), (B) 6 minututan gutxienez 300 metro ibiltzeko (p=0.011; 46.654%) edo (D) gutxienez SPPB test sortako esparru batean puntuatzeko (p=0.008; 57.711).
2. Taulan pazienteen independentzia funtzionalean lortutako emaitzak ikus daitezke, aldagai askeak IAM/altuera (A1) eta kontrolatutako aldagaiak (A2) izanik.
Ondorioak
Ibileraren abiadura, independentzia funtzionala iragartzeko azkarra, merkea eta fidagarria den aldagaia da adineko pertsonen osasunari lotutako emaitzak iragartzeko.
Bibliografia
1. Bohannon RW. Comfortable and maximum walking speed of adults aged 20—79 years: reference values and determinants. Age and Ageing 26: 15-19, 1997.
2. Bohannon RW and Williams Andrews A. Normal walking speed: a descriptive meta-analysis. Physiotherapy 97: 182-189, 2011.
3. Guralnik JM, Simonsick EM, Ferrucci L, Glynn RJ, Berkman LF, Blazer DG, Scherr PA, and Wallace RB. A short physical performance battery assessing lower extremity function: association with self-reported disability and prediction of mortality and nursing home admission. Journal of gerontology 49: M85-M94, 1994.
4. Kuys SS, Peel NM, Klein K, Slater A, and Hubbard RE. Gait Speed in Ambulant Older People in Long Term Care: A Systematic Review and Meta-Analysis. Journal of the American Medical Directors Association, 2013.
5. Muñoz-Mendoza CL, Cabañero-Martínez MJ, Millán-Calenti JC, Cabrero-García J, López-Sánchez R, and Maseda-Rodríguez A. Reliability of 4-m and 6-m walking speed tests in elderly people with cognitive impairment. Archives of Gerontology and Geriatrics 52: e67-e70, 2011.
6. Peel NM, Kuys SS, and Klein K. Gait speed as a measure in geriatric assessment in clinical settings: a systematic review. The Journals of Gerontology Series A: Biological Sciences and Medical Sciences 68: 39-46, 2013.
7. Steffen TM, Hacker TA, and Mollinger L. Age-and gender-related test performance in community-dwelling elderly people: Six-Minute Walk Test, Berg Balance Scale, Timed Up & Go Test, and gait speeds. Physical Therapy 82: 128-137, 2002.