Jarduera fisikoaren efektuak gaixotasun kronikoak dituzten pazienteen egoera fisikoan
Egileak:
Irantzu IbaƱez Lasurtegi
Montse Otero Parra
Mariluz Ayora Trigero
Juan Luis Zunzunegi Fernandez de Pinedo
Susana Gil Orozko
0
Sarrera
Jarduera fisikoak lokomozio aparatuaren hainbat gaixotasun, diabetesa, hipertentsioa eta obesitatea bezalako gaixotasun kronikoen aurrean, prebentzioa eta tratamendua eskaintzen du. Bestetik, jarduera fisikoak, pertsonen egoera fisikoa eta bizi-kalitatea hobetzeaz aparte, gizartean hain handiak diren osasun gastuen murrizketan ere lagundu dezake.
Helburuak
Jarduera fisikoko programa batek gaixotasun kroniko ezberdinak dituzten pertsonen egoera fisikoan duen efektua neurtzea.
Metodoak
Ikerketa erretrospektibo honetan Gasteizen 2000-2012 urte artean aurrera eraman zen programa terapeutiko batean jasotako datuak aztertu ziren. Guztira, 3492 pazientek kirol medikuarekin lehen bisita eduki zuten, haien familiako medikuak bidalita. Hauetatik %79 (n=2760) programa terapeutikoa hastea erabaki zuen (%77 emakume, %23 gizon, adina 56.12±11.63 urte). Pazienteek gutxienez diabetesa, hipertentsioa, obesitatea edo lokomozio-aparatuaren patologiaren bat diagnostikatuta zuten. Programak irauten zuen 9 hilabetetan zehar lau neurketa egin ziren arren, lan honetan hasierako eta amaierako emaitzak aztertuko dira. Hurrengo aldagaiak neurtu ziren; aldagai soziodemografikoak (sexua, adina, lanpostua), altuera, pisua, gorputz masa indizea, gerri eta aldaka perimetroak, malgutasuna, “Six-minute walk test (6MW)”-an lortutako distantzia, atsedeneko eta ariketa ondoko tentsio arteriala eta atsedeneko eta ariketa ondoko bihotz maiztasuna.
Estatistikarako IBM-SPSS 21.0 erabili zen. Lagina deskribatzeko portzentajeak erabil ziren eta denboran zehar gertatutako aldaketak Wilcoxon´s signed rank testaren bidez. Bestetik, Cohen-en d-a erabili zen efektuaren tamaina kalkulatzeko. Adierazgarritasuna p<0.05an ezarri zen.
Emaitzak
Hasierako eta 9 hilabetetako neurketak konparatzean, pisuan (70.87±13.00 -70.42±12.91,d=0.03), gorputz masa indizean (28.02±4.84-27.84±4.79,d=0.03) eta gerri-aldaka indizean (0.92±0.07-0.91±0.07,d=0.001) emandako aldaketak adierazgarriak izan arren (p<0.05), efektuaren tamaina oso txikia erakutsi zuten. Pazieenten malgutasuna adierazgarriki hobetu zen (13.04±10.00-16.62±8.50cm,d=-0.38), atsedeneko eta ariketa ondoko tentsio arterial sistolikoa (148.08±13.53-143.18±14.15mmHg,d=0.35 eta 146.37±15.34-141.53±12.89mmHg,d=0.) eta atsedeneko eta ariketa ondoko tentsio arterial diastolikoa (85.21±6.78-82.45±6.60mmHg,d=0.41 eta 84.14±10.48-80.74±7.65mmHg,d=0.37) jeitsi egin ziren eta 6MW-ean egindako distantzia hobetu egin zen (474.09±60.41-497.28±58.40m,d=-0.39).
Ondorioak
Emaitzek erakusten dute aztertutako jarduera fisikoko programa eraginkorra dela gaixo kronikoen egoera fisiko orokorra hobetzeko. Beraz, ezinbestekoa da horrelako programen diseinua eta garapena bultzatzea, gizartearen geroz eta handiago den talde honen osasuna eta bizi-kalitatea bermatu ahal izateko.
Bibliografia
Bean, J. F., Vora, A. and Frontera, W. R. (2004) 'Benefits of exercise for community-dwelling older adults', Archives of Physical Medicine and Rehabilitation, 85(7), S31-S42.
Bird, M., Hill, K. D., Ball, M., Hetherington, S. and Williams, A. D. (2011) 'The long-term benefits of a multi-component exercise intervention to balance and mobility in healthy older adults', Archives of Gerontology and Geriatrics, 52(2), 211-216.
Cornelissen, V. A., Verheyden, B., Aubert, A. E., & Fagard, R. H. (2010). Effects of aerobic training intensity on resting, exercise and post-exercise blood pressure, heart rate and heart-rate variability. Journal of Human Hypertension, 24(3), 175-82. doi:http://dx.doi.org/10.1038/jhh.2009.51
DiPietro, L. (2001) ‘Physical Activity in Aging: Changes in patterns and their relationship to health and function’, Journals of Gerontology, 56, 13-22.
Englund, U., Littbrand, H., Sondell, A., Pettersson, U. and Bucht, G. (2005) 'A 1-year combined weight-bearing training program is beneficial for bone mineral density and neuromuscular function in older women', Osteoporosis International, 16(9), 1117-1123.
Giné-Garriga, M., Martin-Borrás, C., Puig-Ribera, A., Martín-Cantera, C., Solà, M.and Cuesta-Vargas, A. (2013) 'The Effect of a Physical Activity Program on the Total Number of Primary Care Visits in Inactive Patients: a 15-Month Randomized Controlled trial', PLos ONE 8(6).
Hamdy, O., Goodyear, L. J. and Horton, E. S. (2001) 'Diet and exercise in type 2 diabetes mellitus', Endocrinology and Metabolism Clinics of North America, 30(4), 883-+.
Kemmler, W., von Stengel, S., Engelke, K., Haeberle, L. and Kalender, W. A. (2010) 'Exercise Effects on Bone Mineral Density, Falls, Coronary Risk Factors, and Health Care Costs in Older Women The Randomized Controlled Senior Fitness and Prevention (SEFIP) Study', Archives of Internal Medicine, 170(2), 179-185.
Korpelainen, R., Keinanen-Kiukaanniemi, S., Heikkinen, J., Vaananen, K. and Korpelainen, J. (2006) 'Effect of impact exercise on bone mineral density in elderly women with low BMD: a population-based randomized controlled 30-month intervention', Osteoporosis International, 17(1), 109-118.
Marques, E. A., Wanderley, F., Machado, L., Sousa, F., Viana, J. L., Moreira-Goncalves, D., Moreira, P., Mota, J. and Carvalho, J. (2011) 'Effects of resistance and aerobic exercise on physical function, bone mineral density, OPG and RANKL in older women', Experimental Gerontology, 46(7), 524-532.
Martins, R. A., Verissimo, M. T., Coelho e Silva, M. J., Cumming, S. P. and Teixeira, A. M. (2010) 'Effects of aerobic and strength-based training on metabolic health indicators in older adults', Lipids in Health and Disease, 9.
Vianna, M. V. A., Ali Cáder, S., Gomes, A. L. M., Guimarães, A. C., Seixas-da-Silva, I. A., do Rêgo,Adriana Ribeiro de O.N., et al. (2012). Aerobic conditioning, blood pressure (BP) and body mass index (BMI) of older participants of the brazilian family health program (FHP) after 16 weeks of guided physical activity. Archives of Gerontology and Geriatrics, 54(1), 210-213. doi:http://dx.doi.org/10.1016/j.archger.2011.02.013