Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Urratsen maiztasuna maila desberdinetako korrikalariengan

Egileak:

Ana Ogeta Alday

José Antonio Rodríguez Marroyo

Juan García López

0


Sarrera

Abiadura zehatz batean korrikalariek erabiltzen dituzten urratsen maiztasuna eta luzera-konbinazio librea izan omen da normalean. Azken urteetan, honen inguruan egindako ikerketek ikuspuntu energetikoa aintzat hartuta, 180 urrats•min-1 edo 3 Hz-ean inguru finkatu dute maiztasun ekonomikoena (Hunter eta Smith, 2007). Era berean, maiztasun honek lesioak saihesten dituela diote, lurrarekin talka gutxitzen delako (Hobara et al., 2012). Azkeneko boladan maiztasun baxua duten korrikalariei hura handitzeko saiakerak egin dira (Heiderscheit et al., 2011), baina oraindik maiztasun baxua erabiltzearen arrazoia ezezaguna da eta mailarekin zerikusirik duen ala ez eztabaidan dago.

Helburuak

Maila desberdinetako, distantzia luzeko, korrikalarien urratsen maiztasuna aztertu, bai abiadura berean, baita intentsitate erlatiboan ere.

Metodoak

48 iraupen-korrikalarik parte hartu zuten, 4 taldetan banatuta beraien maratoi erdiko marka pertsonala kontuan izanda: 1. taldea (n= 11, < 1:10:00 hh:mm:ss), 2. taldea (n= 13, 1:10:00 eta < 1:20:00 hh:mm:ss artean), 3. taldea (n= 13, 1:20:00 eta < 1:30:00 hh:mm:ss artean) eta 4. taldea (n= 11, 1:30:00 eta < 1:45:00 hh:mm:ss artean). Probak bi egun desberdinetan egin ziren. 1. eguna.- Balorazio antropometrikoa eta lasterketa-ekonomia proba. 2. eguna.- Esfortzu froga (VO2max eta atalase-mailak). Bi lasterketa probak zinta amaigabean burutu ziren, parametro fisiologikoak eta biomekanikoak aldi berean jasoz.

Emaitzak

Entrenamenduaren ezaugarriak (esperientzia-urteak eta asteroko km-ak) errendimenduan eragina izan zuten, eta honek aldagai antropometrikoetan (masa, GMI eta azaleko tolesak), fisiologian (VO2max, atalase-maila eta lasterketa-ekonomia), baita aldagai biomekaniko batzuetan ere (oinkada-mota eta urratsen maiztasuna/luzera abiadura absolutuetan). Alabaina, biomekanikoki, nahiz eta desberdintasun esanguratsurik ez topatu, maila handiagoko korrikalariek maiztasun handiagoa erakutsi zuten intentsitate erlatibo berean (atalase aerobikoan eta anaerobikoan).

Ondorioak

Abiadura berdinean, goi-mailako zein behe-mailako korrikalarien urratsen maiztasuna eta luzera berdina da. Intentsitate berean (normalean korrika egiten duten abiaduran), ordea, behe-mailako korrikalariek maiztasun baxuagoa erabiltzeko joera dute. Beraz, korrikalari horien artean maiztasuna handitzea interesgarria litzateke, energia-gastua murrizteko eta talkarekin erlazionatutako lesioak saihesteko.

Bibliografia

Heiderscheit BC, Chumanov ES, Michalski MP, Wille CM, Ryan MB. (2011). Effects of step rate manipulation on joint mechanics during running. Med Sci Sports Exerc, 43 (2): 296-302.

Hobara H, Sato T, Sakaguchi M, Sato T, Nakazawa K. (2012). Step frequency and lower extremity loading during running. Int J Sports Med, 33 (4): 310-313.

Hunter I, Smith GA. (2007). Preferred and optimal stride frequency, stiffness and economy: changes with fatigue during a 1-h high-intensity run. Eur J Appl Physiol, 100 (6): 653-661.

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren iraileko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Veronica Ruiz Pereda Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Erizaintzako zuzendariordeari hitza eman diote. Izan ere, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean errea...
Osasun Biltzarrean izena eman nahi duzu?
OEEren Osasun Biltzarraren 33. edizioa urriaren 25ean (ostirala) izango da, Zornotzako (Bizkaia) Zelaieta Kultur Aretoan. Gauzak horrela, egun horretako hitzaldi, mahai-inguru, tailer edota bertso-bazkarian parte hartu nahi duzuenok izena emateko aukera...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan