Bularreko minbiziaren detekzio goiztiarrerako programarako beharrezko baliabideen estimazioa, gertaera diskretuko simulazio modelo baten bitartez
Egileak:
Arantzazu Arrospide
Merce Comas
Rubén Román
Javier Mar
Montserrat Casamitjana
Xabier Castells
Gipuzkoa Mendebaldeko Ikerketa Saila
Sarrera
Gaixotasun kroniko askoren kasuan, diagnostikoa hasierako eboluzio-aldian egiteak gaixoa guztiz sendatzeko zein beren pronostikoak hobetzeko aukera eskaintzen du. Bularreko minbiziarena gertaera honen adibide garbia da, detekzio goiztiarraren bidez tumorea kirurgia bidez kentzeko egoeran topatzen bada, gaixoa guztiz sendatzeko aukerak asko handitzen baitira. Izan ere, detekzio goiztiarrerako programaren helburua ez da gaixoen diagnostikoa lehenago egitea, detektatzen diren kasuen proportzio handiago batek sendatzeko aukera izatea baizik.
Helburuak
Metodoak
Bartzelonako Hospital del Mar ospitaleari dagokion emakumeen populazioan eta bertan jasotako minbizi programako datuetan oinarritutako gertaera diskretuko modelo bat eraiki da. Alde batetik, gaixotasunaren fase ezberdinak eta bestetik detekzio goiztiarrerako programaren ondorioak erreproduzitzen ditu modelo honek. Programaren eragina neurtze aldera, kontuan hartzen ditu, aurrez programari atxikita zeuden emakumeak zein, bi urtez behin lehenengo proba egitera gonbidatzen direnak. Sisteman sartzearekin batera emakume bakoitzari minbiziaren fase ezberdinei dagozkien denborak eta heriotza uneko adina ezartzen zaizkio. Heriotza minbiziaren eraginez edo berez gerta liteke. Programarik gabe, prozesu orokorren bidez, minbizia fase klinikora iristean detektatzen da. Honenbestez, detekzio goiztiarrerako programan parte hartzeak zenbait emakumeri diagnosia fase klinikora iritsi aurretik egitea ahalbideratzen du minbizia klinikoki baino eboluzio-aldi baxuagoan detektatuz. Modelo honen bitartez, egungo egoeratik abiatuz 20 urtetan zehar estrategia desberdin bakoitza aplikatzean lortuko liratekeen emaitzak konpara daitezke, esaterako emakumeen lehen mamografiarako adina edota proben sentsibilitatea aldatuz.
Emaitzak
Estrategia bakoitzerako koste eta bizi kalitatearekin lotutako balioak biltzen ditugu, hala nola, aztertutako 20 urteetan zehar minbiziaren eraginez hildako gaixoen kopurua, guztira egindako proba kopurua, programaren koste orokorra edo gaixoen bizi kalitatea.
Ondorioak
Populazioan oinarritutako bularreko minbiziaren detekzio goiztiarrerako programa simulazio modelo bat erabili dugu eta berau erreproduzitzerakoan programaren baliabideak era egokienean erabiltzeko moduak erakutsi digu. Era erraz batean, programara deitutako populazioaren adin tartea aldatzeak edota mamografia analogikoen lekuan digitalak erabiltzeak eragingo lituzkeen aldaketak aurreikusteko aukera eskaintzen du.