Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Lehiaketaren inguruko dieta kategoria desberdinetako emakume futbolariengan

Egileak:

IRATI UGALDE ELORRIAGA

SUSANA MARIA GIL OROZKO

JOSE ANTONIO LEKUE

JON IRAZUSTA ASTIAZARAN

LEYRE GRAVINA ALFONSO

0


Sarrera

Futbola intentsitate altuko jarduera fisikoa eta jarduera moderatuko ekintzak txandakatzen dituen kirola da. Etengabeko intentsitate-aldaketa horiek zenbait aldaketa metaboliko sortarazi ditzakete, besteak beste, min muskularra, estres oxidatiboa, hantura edota lesioak. Era honetan, eguneko gomendioak jarraitzen dituen nutrizio orekatua eta makronutrienteen ahoratze egokia errendimendurako funtsezkoak izan daitezke, ondorengo errekuperazioa ere erraztuz. Elikagaien selekzio egokiak eta ahoratze momentu edo timing aproposak lotura zuzena dute lehiaketan emango den errendimenduarekin.

Helburuak

Beraz, ikerketa honen helburua, elitea (emakumezkoen 1. maila) eta azpi-elitea (emakumezkoen 2. maila) kategoria desberdineko emakumezkoen futbol jokalarien lehiaketaren aurretiko eta ondorengo dieta aztertzea da.

Metodoak

Athletic Clubeko elite taldeko 12k eta azpi-elite taldeko 16 jokalarik hartu zuten parte ikerketan. Jokalarien ahoratze-datuak hiru eguneko nutrizio erregistroan zehaztu ziren; partidaren aurreko eguna, partidaren eguna eta partidaren ondorengo eguna. Jokalariei eguneroko dieta arrunta jarraitzeko gomendatu zitzaien, edozein elikagai, janari zein edari batzearekin batera.

Emaitzak

Emaitzek adierazi dutenez, bai eliteko zein azpi-eliteko taldeek makronutriente eta behar nutrizionalekiko energia osoan gabeziak izan zituzten. Karbohidratoen portzentajeak ahoratzearen ekarpenean erakutsitako datuek eguneko gomendioetara iristen ez direla erakutsi dute, eliteko taldearen kasuan modu esanguratsuan nagusiagoak diren arren. Zuntzari dagokionean eliteko taldeak ahoratze handiagoa egin arren, ez eliteko ezta azpi-eliteko taldeek ere ez dute gomendaturikoa betetzen. Lipidoen (koipeak) kasuan aldiz, kategoria baxuagoko jokalariek gomendioaren gainetik ahoratzen dute. Bestetik, eliteko jokalariek gomendioen baloreak betetzen dituzte. Orokorrean goi-mailako kirolarien dieta egokiagoa izan dela ikus daiteke nahiz eta partidu ondorengo egunean energia jaitsiera nabaria ematen den, behar energetiko argia antzemanez. Gainera, partidaren egunean eta ondorengoan, karbohidratoen kontsumoa eskasagoa erakusten dute bi taldeek, azpi-eliteko taldean nabariagoa izanik. Gainera, gehiegizko koipe eta proteinen ahoratzea ematen da jokalari honengan.

Ondorioak

Laburbilduz, desberdintasun nabariak aurkitu dira elikadura-jarraibideetan eliteko eta azpi-eliteko taldeen artean, goi-mailako futbolariek makronutrienteen ahoratze kontrolatuagoa daramatela baieztatu delarik. Honela, lehiaketaren inguruan nutrizioaren kontrola gomendagarria liteke kirolariaren errendimendu optimo eta errekuperazioan laguntzeko.

Bibliografia

Azken Berriak

Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...
Solasaldia Elgoibarren apirilaren 1ean: Osakidetza eta euskara
"Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak ´Euskararen Osasuna Osakidetzan´ izeneko solasaldia antolatu dute Osakidetzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.   Ekitaldia apirilaren 1ean, ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan