Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Atzerrian egon ondoreko sukarra eta malaria

Egileak:

Inés Niyubahwe 0

Idoia De Miguel Palacio

0


Sarrera

Gaur egun, immigratzen duen jende kopurua handia da, hau da, munduko puntu desberdinetara bidaiatzen dutenena. Horregatik, sukarra duen gaixo baten aurrean, non egon den galdetzeak gero eta garrantzi handiagoa dauka. Horretan oinarrituta, diagnostiko diferentziala zabala izan beharko da, malaria ahaztu gabe.
Urtero 300 - 500 milioi malaria-kasu berri inguru erregistratzen dira eta milioi 1 hildako baino gehiago. Munduko populazioaren %40ak gaixotasun honekin kutsatzeko arriskua du eta 5 urte baino gutxiago duten pazienteen artean lehenengo heriotza gertatu da.

Helburuak

- Atzerrian egon eta geroko sukarraren diagnostiko diferentziala ezagutzea.
- Holako kasuetan nola jardun behar den ikastea.
- Jaioterria eta eguneroko bizitokia ezagutzearen garrantzia azpimarratzea, immunologikoki desberdinak baitira:

1. Nahiz eta atzerrian jaio, bizitzaren denbora gehiena Nafarroan eman duena eta kanpora bidaiatu ondoren sukarrarekin itzuli dena.
2. Bizitza osoa atzerrian eman eta gero, Nafarroara sukarrarekin etorritakoa.
3. Hemengoa izanik atzerrira oporretan joan eta tenperatura altua duena.

- Malaria azaldu eta honetan oinarrituta, pediatriako kasu klinikoa aurkeztu.

Metodoak

Nafarroako Ospitaleguneko pediatria saileko larrialdietako kasu klinikoa. Pubmedeko atzerriko sukar eta malariari buruzko artikulu zientifikoak. Nafarroako Ospitaleguneko sukarraren protokolo jarduera.

Emaitzak

Larrialdietara etorritako gaixoak Malariarekin bat datozen sintomak zituen: 40ºko sukarra, tetraparesia espastikoa, hiporexia eta zonalde endemiko batetik etorri izana. Nahiz eta klinikoa ez espezifikoa izan, sukarra eta zonalde endemiko batetik etortzean, lehendabizi Malaria eta Dengea baztertu behar dira.
Dengea, Sukar Horia, Sukar Hemorragikoak, Gripea eta beste gaixotasun batzuk baztertu ziren.
Odol-analisian: Hemograma, Biokimika, Gasometria, P. Falciparum Antigenemia +, %7ko Parasitazio Indizea, PCR +.
Tratamendua: Atavacuona-Proguanil (Klorokina erresistentziko eremua), serum terapia, monitorizazioa, ospitaliazazioa eta analisia 24 ordu beranduago

Ondorioak

Sukarra duten gaixoei bidaia eta jaioterriei buruzko informazioa eskatzeak diagnostikoan eragin dezake.
Gaixotasun endemikoak dituzten zonaldeetara bidaiatzerakoan profilaxi eta neurri fisikoak azpimarratu.
Malariadun zonalde batetik etorritako edozein pertsonak sukarra eta hiporexia badu, malaria ezeztatu beharko da lehenik.
Orokorrean diagnostikorako Plasmodium antigenemia dago eta tratamendua Klorokina da. Eremuaren arabera, erresistentzia antibiotikoak dira eta Atavacuona Proguanil, Kinina + Doxiciclina edo Kinina + Clindamicina izan daitezke.

Bibliografia

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren iraileko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Veronica Ruiz Pereda Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Erizaintzako zuzendariordeari hitza eman diote. Izan ere, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean errea...
Osasun Biltzarrean izena eman nahi duzu?
OEEren Osasun Biltzarraren 33. edizioa urriaren 25ean (ostirala) izango da, Zornotzako (Bizkaia) Zelaieta Kultur Aretoan. Gauzak horrela, egun horretako hitzaldi, mahai-inguru, tailer edota bertso-bazkarian parte hartu nahi duzuenok izena emateko aukera...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan