Unibertsitateko langileen lagin baten lanalditik kanpoko jarduera fisikoa
Egileak:
ITXAZNE GARCIA CECIAGA
ELENA DIAZ EREÑO
BEGOÑA MARINA JUGO ORRANTIA
0
Sarrera
Lantokiko Osasun Zerbitzuak, langileen arriskuen prebentzioaz arduratzeaz gain, bizimodu osasungarriak sustatzeko eragileak izan daitezke, lanorduz kanpo ere bai.
Helburuak
1 Langile-populazio baten ohiko jarduera fisikoa aztertzea.
2 Populazio horretan fenotipoak desberdintzea eta jarduera fisikoarekin dituen erlazio osasuntsuak detektatzea.
Metodoak
EHUko hiru Campusetako langileen PDI eta ZAP kolektiboei zuzendua.
1. Gonbidapena
Unibertsitate Prebentzio Zerbitzuko osasun langileek, urteko osasun-azterketan probak burutu zituzten. Aurretik, beharrezko baimenak jasota
2. Datuen bilketa
Elikagaien ohiko kontsumoa jasotzeko Food Frecuencie Questionnaire (FFQ) galdetegiaren bidez
Ohiko jarduera fisikoa: International Physical Activity Questionnarie (IPAQ) galdetegiaz
Antropometria ISAK eta GREC protokoloen arabera.
3. Analisi estatistikoak SPSS 18.0 Ezberdintasunak ANOVA eta Khi karratua testak. p <0,05 balioan finkatuz
Emaitzak
Denetara 317 pertsonek parte hartu dute;%52.1 emakumezkoak eta % 47.9 gizonezkoak 20 -71 urte bitartekoak
Partaideen jarduera fisikoa sedentarioa, aktiboa eta oso aktiboa mailatan bereizi ditugu; jardueraren asteko maiztasuna, denbora eta MET baliokideen arabera.
MET/astea-aren batazbestezko balioa 2205,62 (KT %95:1991,05-2420,19), gizonezkoen balioa altuagoa (p<0,05).
Jardueraren denborari dagokionez, astean batez beste 137,01 (KT %95 126,23-147,78) minutu egiten dute, OMEk gomendatzen dituen 150 minutu baino baxuagoa Adierazgarriki (p<0,05) gizonezkoek 153,23 minutu (KT %95;135,33-171,13) ematen dituzte eta emakumezkoak 122,16 minutu (KT %95;109,88-134,44)
Populazioaren %59-a aktiboa da, %23,2-a oso aktiboa eta gutxiengoa sedentarioa
Ekintza fisikoaren maiztasuna adinarekiko; 20-34 urtekoek gutxien egiten dutenak (1996,59 MET/aste (IK %95; 1513,56-2479,61)) eta aktiboenak 35-44 urtekoak (2468,32MET/aste (IK %95; 1908,66-3027,98)
Partaideen %57ak normo-pisuan dute, %17ak I motako gainpisua eta %16ak II motakoa. Populazioaren %7ak obesitatea du eta %3ak aholkatutako pisua; desberdintasun adierazgarriak aholkatutako pisua duten guztiak emakumezkoak dira eta obesitatea emakumezkoen %3ak eta gizonezkoen %12ak dute.
Ondorioak
Laginen %37,9ak OMEk gomendatzen duen ariketa fisiko-maila 18 eta 64 urte bitartean duten helduentzat berriz, %62,1ek ez dute betetzen.
Arrazoizkoa dirudi unibertsitateko langileen osasuna zaintzeko asmoz Prebentzio Osasun Arloak ohiko ariketa fisikoa sustatzeko programa zehatzak eskaintzea, bereziki gainpisua eta obsesitatea dituzten langileentzat, baita emakume langileen artean aisialdi aktiboa eta osasuntsua bultzatzeko asmoz ere.