Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Gurpildun aulkiko saskibaloiko talde baten denboraldi bateko errendimenduaren analisia

Egileak:

Jurgi Olasagasti Ibargoien

Montse Otero Parra

Javier Yanci Irigoyen

Cristina Granados Dominguez

Aduna Badiola Lekue

Aitor Iturricastillo Urteaga

Iraia Bidaurrazaga Lopez de Letona

Susana Gil Orozko

0


Sarrera

Urritasun fisiko (UF) egoeran dauden pertsonentzat gurpildun aulkiko saskibaloia (GAS) taldekako kirol aukera da. Kirolaren praktikak gaitasun fisikoak hobetzen ditu eta ondorioz egoera fisikoaren hobekuntza ematen da. Beraz, UF egoeran dauden jokalariengan, saskibaloiko denboraldi bateko entrenamenduek duten eragina aztertzea garrantzitsua da.

Helburuak

Denboraldi batean zehar GAS-ko talde bateko egoera fisikoa nola aldatzen den ezagutzea.

Metodoak

Salto Bera-Bera taldeko hamasei jokalarik hartu zuten parte (33,06±7,36 urte), horietatik bi emakumezko. 2012-2013 denboraldiaren hasieran (T1) eta bukaeran (T2) ondorengo testak egin genizkien: Antropometria (masa eta gantz tolesturak), 5 eta 20mko abiadura baloarekin eta baloirik gabe, agilitate probak (T-testa eta Pick-up1), baloi medizinalaren jaurtiketa, pase maximoaren testa, Yo-yo Intermittent recovery test-a 10 m-ra moldatua (egindako distantzia m-tan), esku-dinamometria eta laktatoa (biak Yo-yo testaren aurretik eta ondoren).

Etika Batzordeak ikerlan hau onartu zuen eta jokalari guztiek baimendutako sinadura eman zuten.

SPSS v21 erabiliz estatistiko deskriptiboak (batezbestekoa eta desbiderazio estandarrak), Wilcoxon-en testa, aldaketen portzentajea (%) eta efektuaren tamaina kalkulatzeko Cohen’s d erabili ziren.

Emaitzak

Adierazgarriki ezberdintasun estatistikoak (p<0,05) hurrengoko hauexek izan ziren: 5m abiadura baloiarekin (hobekuntza: %9; d=0,87; T1:2,10±0,30s vs T2:1,89±0,16s), 20m abiadura baloiarekin (hobekuntza: %8; d=1,08; T1:6,59±0,61s vs T2:6,06±0,33s). (Gainontzeko aldaketak Ikus 1. Taula)

Ondorioak

Test hauetan izan ziren hobekuntzak izan daitezke jokalarien aulkien erabilera hobetu zelako, testak ezagunak izan zirelako edo gaitasunak hobeak zirelako.

Entrenamenduak bereziki baloiarekin egindako abiadurako probetako emaitza hobetu zuen, teknika hau bereziki entrenatzen baita. Gainera, gainontzeko probetan ere hobekuntza nabariak gertatu ziren (%2-%15). Denboraldi batetako entrenamenduak kondizio fisikoa GAS aritzen direnetan ere hobe dezakeela bermatuz.

Bibliografia

1Sonja De Groot et al. Validity and reliability of test determining performance-related components of wheelchair basketball. Journal of sports sciences. 2012; 30(9): 879–887.

Dokumentuak jeitsi:jeitsi

Azken Berriak

Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...
Solasaldia Elgoibarren apirilaren 1ean: Osakidetza eta euskara
"Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak ´Euskararen Osasuna Osakidetzan´ izeneko solasaldia antolatu dute Osakidetzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.   Ekitaldia apirilaren 1ean, ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan