Haurren multimedia ohitura-sedentarioak eta osasuna
Egileak:
Silvia Caballero Sánchez
Itziar Hoyos Cillero
0
Sarrera
Haurtzaroko gehiegizko pisua (gainpisu eta obesitatea) mundu mailako osasun arazoa bilakatu da (Osasun Munduko Erakundea, 2012), Europa Hegoaldeko herrialdeetan Europa mailako tasa altuenak izanik (Alvarez, eta lank., 2008). Herrialde industrializatuetan telebista ikusteak eta beste multimedia ohitura-sedentarioek haurren gehiegizko pisuaren gehikuntzarekin zerikusia dutela deskribatu da (Rey-Lopez, eta lank., 2008). Ohitura-sedentarioen bitartekariak ezagutzea funtsezkoa da, haurren garapen fisiko, psikologiko eta sozialean eragin txarra izan dezaketelako.
Helburuak
Ezaugarri sozioekonomiko ezberdineko Bilbo Handiko 11-12 urte bitarteko ikasle lagin baten:
1. Gehiegizko pisu eta ohitura-sedentarioen prebalentziak zehaztea.
2. Gehiegizko pisu eta ohitura-sedentarioekin lotutako bitartekari demografiko, soziokultural eta ingurunekoak identifikatzea eta azaltzea.
Metodoak
Lehen Hezkuntzako 13 ikastetxeetako 11-12 bitarteko 208 ikasleek eta beraien gurasoek parte hartu zuten. Haurrek galdeketa bat bete zuten multimedia ohitura-sedentarioen inguruan (telebista, bideo-joko erabilera eta hauen bitartekariei buruz). Beraien pisua eta altuera neurtu ziren, GMI (Gorputz Masaren Indizea) kalkulatuz. Gurasoek beraien pisu eta altuera datuak eman zituzten, GMIaren arabera sailkatu zirelarik (Cole, eta lank., 2001).
Emaitzak
Haurren gainpisua %18.5 eta obesitatea %2.9koa zen. Entretenimendu-kontsumoan genero eta asteko egunaren arabera ezberdintasunak zeuden. Oro har, mutilek neskek baino denbora gehiago ematen zuten multimedia ohitura-sedentarioetan. Hala ere, asteburuan zehar guztiek multimedia-kontsumoa asko handitzen zuten, AAPren (American Academy of Pediatrics) gomendioak (egunean ≤2 ordu) alde batera utziz (APA, 2013). Bestalde, ikaslearen logelan multimedia-gailuak izatea faktore erabakigarria zen erabileraren denbora handitzeko. Badirudi etxeko multimedia-arauak eta gurasoen telebista-kontsumoak ikasleen aisialdiko multimedia-deborarekin lotura handia zutela.
Ondorioak
Faktore sozio-demografiko, sozio-kulturala eta ingurunekoak ikasleen multimedia-ohiturekin erlazionatuta daude. Gure ikerketan GMIa eta multimedia-ohituren arteko erlazio zuzena izan ez arren, erlazio-joera bat ikusi da. Hortaz, ikasleen multimedia-ohituren kontsumoa murrizteko faktore hauek ezagutzea ezinbestekoa da. Bestalde, gurasoen papera aldatzea funtsezkoa da portaera kaltegarri horiek aldatzeko. Horrela, obesitate-tasak murrizteko aukera egongo da.
Bibliografia
• Álvarez JC, Guillén F, Portella E, Torres N y Mercadal À. (2008). Los problemas de salud infantil – Tendencias en los países desarrollados. Barcelona: Observatorio FAROS – Hospital Sant Joan de Déu. Disponible en: http://www.faroshsjd.net/adjuntos/125.1-Primer_informe_Faros_def_Cast.pdf
• APA (2013). Policy Statement. Children, adolescents, and the media. Pediatrics, 132(5).
• Cole, T. J., Bellizzi, M. C., Flegal, K. M., & Dietz, W. H. (2000). Establishing a standard definition for child overweight and obesity worldwide: international survey. Bmj, 320(7244), 1240.
• Organización Mundial de la Salud (2012). Sobrepeso y obesidad. http://www.who.int/mediacentre/factsheets/fs311/es/-en.
• Rey-Lopez, J. P., Vicente-Rodríguez, G., Biosca, M., & Moreno, L. A. (2008). Sedentary behaviour and obesity development in children and adolescents. Nutrition, Metabolism and Cardiovascular Diseases, 18(3), 242-251.