Gehiegizko alkohol kontsumoaren ondorioetako batzuk irudietan
Egileak:
Jone Sagasta Urrutia
Garazi Sagasta Urrutia
0
Sarrera
Gehiegizko alkohol-kontsumoak eragin psiko eta emozionalez gain, sendaezinak diren kalte fisiko larriak dakartza, besteak beste, gibeleko gaixotasunak, arazo kardiobaskularrak, digestio-hodiko odoljarioak, pankreatitisa, garuneko gaitzak, ahoko zein laringeko minbizia…
Horietako ondorio fisiko batzuen diagnostiko eta kontrolerako, funtsezkoak dira ekografia, eskanerra (OT) edo erresonantzia magnetikoa (RM).
Helburuak
Komunikazio honen helburua froga erradiologikoetako aurkikuntza ohikoenak azaltzea da.
Metodoak
Gibeleko zirrosia
Alkohola eta C hepatitisaren birusa dira gibeleko fibrosiaren eragile nagusiak. Fibrosiak gibelaren morfologia-aldaketa dakar (a), eta horrek gibel gutxiegitasuna eragiten du.
Hepatokartzinoma nozitzeko arriskua altua denez, 6 hilerik behin kribajerako ekografia egiten zaie gaixoei (b).
Zirrosiaren beste ondorioetako bat porta-zainaren tentsioa igotzea da. Ondorioz, esplenomegalia, aszitisa eta alboko zirkulazioa (hestegorriko, urdaileko zein uzki-inguruko barizeak) azaltzen dira (d eta e). Zenbat eta barizeen tamaina handiagoa izan, orduan eta arrisku handiagoa dago digestio-hodiko odoljariorako.
Pankreatitisa
Arearen inflamazio kronikoa zein akutua. Pankreatitis kronikoen % 70alkoholak eragindakoak dira, eta ohikoa da areako kaltzifikazioak sortzea (f). Pankreatitis akutuan, aldiz, area-inguruko kolekzioak eta organoaren nekrosia aurki ditzakegu (g), eta alkohola bigarren eragile nagusia izan ohi da.
Wernicke entzefalopatia
Alkoholismoak nutrizio-gabeziak dakartza, horien artean B1 bitaminarena, hain zuzen ere, “Wernicke entzefalopatia” izeneko sindromea eragiten duena (ataxia, oftalmoplejia eta nahasmena). Entzefalopatia garaiz diagnostikatu eta tratamendua hasteko, RM lagungarri izan daiteke (h eta i).
Minbizia
Frogatua dago alkoholismoak aho, mingain, faringe, laringe, hestegorri, gibel, bular, heste-lodi eta uzkiko minbiziak pairatzeko arriskua igotzen duela (j eta k).
Emaitzak
Irudiak eta irudi oinak:
(Bi irudi baino ezin izan ditut igo plataformara, baina posterrean A-tik K-rako irudiak egongo lirateke).
Ondorioak
Froga erradiologikoek ematen diguten informazioa, askotan, funtsezkoa da gehiegizko alkohol-kontsumoaren ondorio fisikoen diagnostiko, maneiu eta pronostikorako.
Bibliografia
- Ona al da alkohola osasunerako? Jabier Agirre. ELHUYAR 2001.
- Your Brain on Drugs: Imaging of Drug-related Changes in the Central Nervous System. B.Tamrazi. Radiographics 2012.