Drogen kontsumoa neurtzeko DSM-5ak proposaturiko tresna.
Egileak:
Naiara Ozamiz Etxebarria
Agurtzane Ortiz Jauregi
0
Sarrera
2013an DSM-5 (Diagnostic and Statistical Manual of Mental Disorders) argitaratu zen. DSM-5aren hirugarren sailean, ikerketa bidean dauden tresnak agertzen dira. Horien artean, zeharkako neurketa-tresnak ageri dira. Zeharkako neurketa-tresna hauek DSM-5eko diagnostikoekin batera egiteko proposatu dira, gaixoaren sintomatologiari buruz informazio gehiago izateko alde batetik, eta tratamenduan laguntza izateko, bestetik. Tresna hauek denboran zehar gertatzen diren aldaketak hautemateko erabilgarriak dira eta sustantzien erabilera neurtzen dute beste sintoma batzuen artean. Tresna hauek DSM-5eko landa-ikerketak egiteko proposatu ziren 2010ean beraien erabilgarritasuna eta onargarritasuna konprobatzeko. Euskal Herriko elebitasuna kontutan hartuta, tresna hauek euskarara itzuli genituen back-translation metodologiaren bitartez eta Euskal Herrian hartutako lagin batean tresna hauek balioztatu genituen.
Helburuak
Aipatutako galdesorta hauen helburua (1. taula) izan da, klinikoei nahasteen esparru garrantzitsuak zeharka neurtzeko tresnak ematea. Lan honetan itzulitako tresnen baliozkotasuna neurtu da eta substantzien kontsumoari buruz lortutako emaitzak aurkeztu dira.
Metodoak
Zeharkako neurketa-tresnak, back-translation metodologiaren bitartez euskarara itzuli ziren. Euskal Herriko hainbat psikiatria zentrotan tratamendu psikoterapeutiko eta farmakologikoa jasotzen ari ziren 32 pazientek parte hartu zuten ikerketa honetan. Galdesorta test-retest metodologiaren bitartez aplikatu zitzaien, hilabete bateko denbora tartea utziz bi elkarrizketen artean.
Emaitzak
Zeharkako-neurketa galdesortaren bitartez, pazienteen sustantzien erabilera neurtu zen beste sintoma batzuen artean. Lehenengo grafikoan ikusi daitekeen bezala, kasu gehienetan sustantzien erabilera mantendu edo jaitsi egin zen.
Ondorioak
Kontsumoaren beherakadaren arrazoia, pazienteak tratamendu farmakologiko eta psikoterapeutikoan zeudelako da. Bestalde, sintomatologia jaitsi ez ziren kasuak, aurretik sintomatologia hori oso baxu zituzten kasuak izan ziren.
DSM-5eko ikerketa lan-taldeak zeharkako neurketako galdesortak praktika medikurako erabilgarriak, laburrak, irakurtzeko errazak, ebaluatzeko sinpleak , eta, gaixo eta klinikoagatik erraz aplikagarriak izatea nahi zuen. Ikerketa horren bitartez, guzti hori baieztatu egin da. Tresnak ulergarriak eta erraz aplikagarriak baitira bai klinikoentzako, bai pazienteentzako ere, eta denboran zehar sintomatologian egon daitezkeen aldaketak hautemateko sentsibilitatea dute.
Bibliografia
APA American Psychiatric Association. 2013. Diagnostic and statistical manual of mental disorders. Fifth edition. APA argitaletxea.