Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Menpekotasun desberdinak izandako kasu baten zainketa plana

Egileak:

M. Milagros Amundarain Lejarza

Ana Merino Rodriguez

0


Sarrera

Lan hau bizitzan zehar mendekotasun desberdinak adierazi dituen kasu kliniko batean oinarritzen da.

Lehen aldiz eta inoren laguntzarik gabe psikiatraren kontsultara zorabioengatik datorren 40 urteko gizona da. Orain dela 5 urte lana eta bikotekidea utzi zituenetik bakarrik bizi da babes-ofizialeko pisu batean. Guraso eta anaiarekin erlazionatzen dela dio, baina ez du nahi inork kontsultara laguntzea.

15 urterekin cannabisa kontsumitu zuen baina ordutik hona ez du berriro kontsumitu. Orain dela 5 urtera arte bikotekidearekin batera anfetaminak kontsumitu zituen. Alkohola orain ez, ez du uste inoiz gehiegikeriaz hartu duenik. Ez dago aurrekari psikiatrikorik. Ez du uste depresio edo herstura-arazorik izan duenik, baina bai bulimia arazoak (ez orain).

Lorazepama eta beste botika batzuk eman zaizkio tratamenduan zehar; lorazepamaren dosia bere kabuz igo du eta beste botikak txarto egiten diotelako utzi ditu. Ongi egin diezaioketen botikak proposatzen ditu.
Kontsultara bertaratzea irregularra da.
Diagnostiko medikoa: Nahaste Somatomorfoa.
Erizaintzako balorazioan asaldatutako domeinuak.
Osasunaren sustapena: sustantzia desberdinen kontsumoa.
Pertzepzio/kognizioa: ideia handietsiak.
Auto-pertzepzioa: gorputz-irudiaren asaldura.

Helburuak

Sustantzien kontsumo arriskutsua pairatu eta pairatzen duen kasu baten erizaintzako zainketa-plana NandaNocNic taxonomia erabiliz.

Metodoak

Kasua Nandaren domeinuen bitartez baloratu da, ondoren NOC emaitzak eta NIC esku-hartzeak proposatu dira errebisio bibliografiko baten ondoren.
ERIZAINTZA DIAGNOSTIKOAK NANDA-aren (North American Nursing Diagnosis Association) arabera:

Osasunaren mantentze ez eraginkorra.
Antsietatea.
Gorputz-irudian asaldura.


NOC (Nursing Outcomes Classification) EMAITZAK

Osasuna sustatzeko jokabidea.
Drogen kontsumoaren arriskuaren kontrola.
Sorospeneko erabakietan parte-hartzea.


NIC (Nursing Interventions Classification) ESKU-HARTZEAK

Pazientearekin akordioa.
Aurre ematea handitu.
Sustantzia kaltegarrien tratamendua.

Emaitzak

Legez kanpoko sustantzien kaltegarritasuna lantzea posible izan da, baina zailago egin da botiken kontrol gabeko kontsumoa bideratzea.

Ondorioak

Mendekotasuna pairatzen duen pazientearen zainketa-plana balorazio integral baten bitartez eta berarekin helburuak adostuz egin behar da osasun-emaitzak izateko nahiz eta denbora handia behar izan.

Bibliografia

- T. Heather Herdman, Shigemi Kamitsuru.
- NANDA International. Diagnosticos Enfermeros - Definiciones Y Clasificacion 2015-2017. Elsevier 2015
Moorhead S, Johnson M, Maas M & Swanson E. Clasificación de resultados de enfermería (NOC). [Nursing outcomes classification]. 4nd ed. Madrid: Elsevier España. 2009.
- Bulecheck G.M, Butcher H.K, McCloskey Dochterman J. Clasificación de intervenciones de enfermería (NIC). [ nursing interventions classification) 5nd ed. Barcelona: Elsevier España. 2009.

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan