Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Kannbidiolaren eraginaren azterketa errafe dortsaleko neurona serotonergikoen jarduera elektrikoan teknika elektrofisiologikoen bidez

Egileak:

Aitziber Mendiguren Ordorika

Joseba Pineda Ortiz

Erik Aostri Parga

0


Sarrera

Kannabinoideak Cannabis sativa landeretik erauzitako konposatuak dira. Kannabinoiderik nagusienak, Δ9-THCak, eragin psikoaktiboak ditu. Azken urteotan kannabinoide ez-psikoaktiboek ikerlarien arreta piztu dute. Horietatik, ebidentzia zientifiko gehien bildu dituena kannabidiola da. Esaterako, frogatu da kannabidiola erabilgarria izan daitekeela kannabinoideek, opiazeoek zein nikotinak eragindako menpekotasuna tratatzeko. Portaerazko ikerketek iradoki dute kannabidiolaren eragin farmakologiko asko 5-HT1A hartzailearen aktibazioaren bidez gertatzen direla baina mekanismo zehatza ez da ezagutzen. 5-HT1A hartzaileetan aberatsa den nerbio-sistema zentraleko gune garrantzitsu bat errafe dortsala (ED) da. Nukleo honetako 5-HT1A hartzaileak portaera indartzaileetan parte hartzen duela jakinda, interes handia du kannabidiolaren eta gune honetako 5-HT1A hartzailearen arteko elkarrekintza ikertzeak.

Helburuak

Kannabidiolak EDko neurona serotonergikoen (5-HT) deskarga-maiztasunean duen eragina aztertzea eta eragin horren mekanismoa deskribatzea.

Metodoak

Zelulaz kanpoko jarduera elektrikoa neurtu genuen errafe dortsala biltzen zuten arratoien ehun xerratan teknika elektrofisiologikoen bidez. Neurona serotonergiko (5-HT) bakar baten jarduera elektrikoa erregistratu zen EDan jarritako elektrodo batekin eta kannabidiola (30 µM) perfunditu zen. Gainera, kannabidiolak 5-HT1A hartzaileen agonisten eragina erregulatzen duen aztertzeko helburuz, kannabidiola 5-HT1A hartzaileen agonistekin batera administratu zen: serotonina (5-HT), 8-OH-DPAT eta ipsapirona.

Emaitzak

Zelulaz kanpoko jarduera elektrikoa neurtu genuen errafe dortsala biltzen zuten arratoien ehun xerratan teknika elektrofisiologikoen bidez. Neurona serotonergiko (5-HT) bakar baten jarduera elektrikoa erregistratu zen EDan jarritako elektrodo batekin eta kannabidiola (30 µM) perfunditu zen. Gainera, kannabidiolak 5-HT1A hartzaileen agonisten eragina erregulatzen duen aztertzeko helburuz, kannabidiola 5-HT1A hartzaileen agonistekin batera administratu zen: serotonina (5-HT), 8-OH-DPAT eta ipsapirona.

Ondorioak

Kannabidiolak ez du efektu zuzenik 5-HT neuronen deskarga-maiztasunean baina 5-HT1A hartzaileen agonisten efektu inhibitzailea blokeatzen du. Ondorioz, ez dirudi kannabidiola 5-HT1A hartzaileari zuzenean lotzen zaionik eta, beraz, 5-HT1A hartzailearen aktibazioa alosterikoki erregulatzen du era espezifiko batean. Emaitza hauek garrantzitsuak izan daitezke kannabidiolaren itu-farmakologikoak identifikatzeko eta terapeutikan hainbat gaixotasunetan, droga-menpekotasunean kasu, duen erabilgarritasuna finkatzeko.

Bibliografia

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan