Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Garuneko kalteko eskola, gure gaixotasuna ezagutzen!!!

Egileak:

Irune Goikoetxea Gonzalez

Aitziber Zalbide Perez

Nahikari Saez Damborena

Ana Anguiano Martinez

IƱaki Onandia Diago

Maider Beobide Ugalde

0


Sarrera

Gorlizko ospitalean paziente gehienek garuneko kalteak dituzte. Garuneko kalteak hainbat ondorio ditu, haien artean, mugitzeko, hitz egiteko edo irensteko arazoak. Arazo hauek direla eta, gaur egun menpekotasuneko lehenengo sorburua garuneko kaltea da.

Garuneko kalteko eskola, paziente eta ingurukoek gaixotasuna hobeto ezagutzeko eta iktusak izan ditzakeen ondorio posibleak onartzeko sortu zen.

Horren asmoa, gaixo eta beraien familiei zuzendutako jarduera informatzaile eta hezigarria sistematizatzea da, garuneko kalteak sortu duen menpekotasuna hobeto ulertzeko.

Helburuak

Gure helburu nagusia, garuneko kaltedunei eta ingurukoei informazio eta heziketa baliagarriak eskainiz, beraien integrazio psikosoziala erraztea, bizi kalitatea hobetzen laguntzea eta sortu zaien menpekotasunari aurre egitea da.

Metodoak

Jarduera hori, garuneko kaltedun unitatean dauden gaixo eta senideei zuzenduta dago.

Garuneko kalteko eskola astero aldizkatzen den ordu bateko bi saioz osatuta dago. Lehen saioa teorikoa da eta bigarrena praktikoa.

Lehen saioa honako hauek dinamizatzen dute: iktusa zer den eta bere ondorioak azaltzen dituen mediku errehabilitatzaileak, garuneko kaltedun unitatearen funtzionamendua eta hauei egiten zaizkien oinarrizko zaintzak azaltzen dituen erizain batek eta beraientzat egon daitezkeen baliabide sozialak aurkezten dituen gizarte-langile batek.

Bigarren saioan, hurrengo astean, haien menpekotasunari nola aurre egin azaltzen zaie. Horretarako bideo orientagarriak erakutsiz eta zuzenean praktikatuz, gaixoak mugiarazten nola lagundu irakasten duen fisioterapeutak, zer nolako laguntza teknikoak dauden azaltzen duen okupazio-terapeutak eta iktusak eragindako arazoetarako jarraibideak irakasten dituen logopedak parte hartzen dute.

Emaitzak

Bigarren saioa bukatutakoan egun biak ebaluatzeko gogobetetze-inkesta bat ematen zaie, hurrengo emaitzak eman zizkiguna:


2015ean paziente eta senideen artean 525 pertsonek parte hartu zuten 40 garuneko kalteko eskolako saioetan. Haien balorazioa 5tik 4.45 izan da .

Ondorioak

Garuneko kalteko eskolak pazienteei eta haien senideei haien gaixotasuna eta honek sortu duen menpekotasuna ulertzen laguntzen die eta honi esker, bere tratamenduan gehiago konprometitzen dira eta haien auto-estimua indartzen da.

Bibliografia

Déniz A., Álamo D., Ruiz C., Hernández M.P., Gómez A., López J.C., Cubero A. Guía para pacientes y cuidadores ejercicios para realizar en casa después de un accidente cerebrovascular. Gran Canaria: Servicio Canario de salud; 2006.

Grupo de Estudio de las Enfermedades Cerebrovasculares de la Sociedad Española de Neurología. Después del ictus, guía práctica para el paciente y sus cuidadores.2ª ed. Barcelona: Casanova; 2003.

Smith J, Forster A, House A, Knapp P, Wright JJ, Young J Information provision for stroke patients and their caregivers (Review). The Cochrane Library; 2008, Issue 3

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan