Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Alkohola saltzen den eremuetan sortutako lesioak prebenitzeko esku-hartzeak berrikuspen sistematikoa

Egileak:

Virginia Guillen CaƱas

Larraitz Echevarria Arizmendi

Oihane Garmendia Zabaleta

Eztitxu Gaztelumendi Eguiguren

Ander Goikoa Fernandez

0


Sarrera

Gaur egun, alkoholaren kontsumoan eragiteko interbentzioek kontsumitzaileengan eragiten dute, horien alkohol-kontsumoa jaisteko helburua dute eta hezkuntzaren bitartez egiten da. Beste esku-hartze posible bat alkohola saltzen den guneetan, ingurua, giroa edo alkohola hartzeko testuingurua aldatzea izan daiteke.

Helburuak

Alkohola zabaltzen den eremuetan, lesioak murrizteko egin diren esku-hartzeen eraginkortasuna kuantifikatzea.

Metodoak

Ikerketa motak

Zorizko entsegu kontrolatuak, Zorizko talde-entsegu kontrolatuak eta Zorizkoak ez diren entsegu kontrolatuak.

“Lehen” eta “orain” motako ikerketa kontrolatuak (before and after studies):

Parte-hartzaileak deskribatu

Alkohola saltzeko baimena daukaten lokaletako langileak, lokaletako bezeroak eta lokalak eurak.

Esku-hartze motak (Talde esperimentalean eta talde-kontrolean)

  • Talde esperimentalean:
  • Alkohola saltzen den eremuetan, alkohola saldu eta kontsumitzeari buruzko baldintzak moldatu ziren, kontsumo arduratsua eta alkoholari lotutako arriskuen murrizpena lortzeko asmoz.
  • Lege-arloan, saltzaileen erantzukizuna eta irekitzeko ordutegia moldatu eta publizitate-murrizketak egin ziren.
  • Talde-kontrolean, ez ziren baldintza horiek moldatu.

Emaitzak

  • Lehen mailakoak
  • Heriotza eragin zuten lesioak
  • Bestelako lesioak
  • Bigarren mailakoak
  • Jokaeraren aldaketa (adibidez, kontsumitutako alkohol kopurua gutxitzea ).
  • Ezagutza aldatzea

4 interbentzio-motetan efektu nagusia neurtu da: lesioen murrizpena, saltzaileak prestatzea, alkoholaren eraginpean gidatzea prebenitzeko zerbitzua, alkohola zabaltzen den lekuen interbentzioak, esku-hartze politikoa alkohola saltzen den inguruan.

Ondorioak

Lesioak murrizteko asmoz, ez dago froga fidagarririk alkohola saltzen diren lekuetan, interbentzioak eraginkorrak direla esateko. Zorizko ikerketa/entseguak lesio emaitza bakarra izan zuen, baina horretan ez zen antzeman esku-hartzearen eragin esanguratsurik . Bestelako hiru ikerketek alkohol-kontsumoa neurtu zuten, baina ez zuten efektuaren estimazio fidagarri bat aurkitu.

Zorizko entsegu batek bezeroen erasoen murrizketa bat ikusi zuen, estatistikoki esanguratsua izan zena. Saltzaileen jarreraren hobekuntza bat ere ikusi zen. Hala ere, ez da ezagutzen lesioak pairatzeko arriskua murrizteko emaitza horrek duen gradua. Beraz, emaitza horren interpretazioa nahiko mugatua da.

Bibliografia

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan