Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Protoi bonbaren inhibitzaileen neurrigabekeria

Egileak:

Ainara Iriarte Rodriguez

Sonia Mera Cordero

Irune Tubia Barberia

Maitane Garaigorta De Dios

0


Sarrera

Protoi-bonbaren inhibitzaileak (PBI) antiazidorik eta eraginkorrenak dira.

1989an agertu zirenetik, antiulzeroso erabilienak dira, batez ere, omeprazola (% 80).

Gure lurraldean, Espainiar Estatuan gertatzen den bezala, farmako horien kontsumoa Europar Batasuneko beste hainbat estatutan baino askoz ere altuagoa da; nahiz eta gure lurraldeko errefluxu gastroesofagikoaren prebalentzia beste zenbait lekutan baino baxuagoa izan.

 

Helburuak

PPBI-en neurrigabekeria aztertu, horren zergatia eta zer egin ahal dugun ikertuz.

 

Metodoak

Errebisio bibliografikoa.

 

Emaitzak

1989an sortu zirenetik, PBI-en erabilera exponentzialki igo da. 2009an Osakidetzan 28.019.289 €-ko gastua ekarri zuten.

Espainiar Estatuan egindako ikerketa batean, % 36,4 zegoen ongi preskribatuta.

Zergatiak (Zerbait falta da?)

Pazienteak

Pazienteei galdetzean ea zergatik PBI-ak hartzen zituzten, honako erantzunak izan genituen:  % 38,4k urdaila babesteko darabiltza; % 37,5ek medikuaren agindua jarraituz hartzen ditu; % 21,4k jadanik, botika asko hartzen dituelako; eta azkenik, % 1,8k zergatia jakin gabe hartzen dituela adierazi zuen.

Lehen mailako atentzioa

Lehen mailako atentzioan, 5 pazientetatik batek PBI-ak hartzen ditu, horietatik % 33 preskripzio induzitua da. Zergatia aztertzean, ondorengo arrazoiak aurkitzen ditugu:

Klinika praktikoko giden ezjakintasuna

Gizartearen eskakizuna

Mediku bakoitzaren jokaera propioa

Jarrera-aldaketarako erresistentzia

Preskribatu zeneko arrazoia bertan behera gelditu ote den ez birpasatzea

Ospitalea

Zainketa intentsiboko unitatean, estres-ultzerak ekiditeko indikatuta daude. Horrela, 30 paziente tratatu behar dira hemorragia bat saihesteko. Aldiz, plantan 900 pazientek jaso beharko lukete tratamendua kasu bat ekiditeko. Ingresatutako pazienteen % 50-60 aholkurik gabe jasotzen dute PBI-ak. Zainketa intentsiboko unitatetik plantara pasatzean eta plantatik alta eman ondoren ere, PBI-en jarraipenaren beharra berrikusi beharko litzateke.

Indikazioak

Errefluxu gastroesofagikoa

Dispepsia

Helicobacter pyloriren tratamendua

Ultzera peptikoa

Estres-ultzerak ekiditeko profilaxia

Urdailaren babesa, soilik, antiinflamatorio ez-esteroideoak edo azido azetilsalizilikoa eta arrisku-faktoreak batzen direnean.

Zollinger Ellison Sindromea

 

Ondorioak

PBI-en erabilera arrazionala lortzea da helburu. Horretarako, hurrengo puntuak hartu beharko genituzke irizpide moduan:

PBI-ak noiz hartu behar diren ikasi beharko genuke.

PBI-ak onartuta dauden baldintzetan, eta dosi eraginkor minimoan eman beharko lirateke soilik.

Aldiro-aldiro, pazienteak PBI-ei buruzko aholkuak jarraitzen ote dituen birpasatu beharko genuke.

Lehen mailako atentzioko mediku eta espezialisten arteko koordinazioa ezinbestekoa da helburu horiek lortzeko.

 

Bibliografia

Agencia Española de Medicamentos y Productos Sanitarios. Utilización de medicamentos antiulcerosos en España durante el periodo 2000-2012.

Ali T, Roberts D N, Tierney W M. Long-term safety concerns with

Proton pump inhibitors. Am J Med. 2009;122: 896-903

Uso de inhibidores de la bomba de protones en Atención Primaria ¿correcto?
SEMERGEN - Medicina de Familia, Volume 41, Issue 8, Pages 455-456
T. Ricart-Pena, M. Lozano-Espinosa, E. Martínez-Lerma, S. Bueno-Macías

Variabilidad en la práctica clínica: calidad de prescripción de los inhibidores de la bomba de protones. A.I. Sanjosé-Rodríguez, C. Velarde-Mayol, J.A. Gómez De Caso-Canto Revista de Calidad Asistencial, Volume 27, Issue 3, Pages 182-183.

De Burgos Lunar C, Novo del Castillo S, Llorente Díaz E, Salinero Fort MA. Estudio de prescripción-indicación de inhibidores de la bomba de protones. Rev Clin Esp. 2006;206(6):266-70.

 

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan