Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Urtikaria akutua Pediatriako Larrialdietan: alergia ote da?

Egileak:

Esozia Arroabarren Aleman

0


Sarrera

Urtikaria Akutua (UA) Larrialdietako Zerbitzuetan ohizko sintoma izaten da. Askotan, UAk ez du alergiarekin zerikusirik.

Helburuak

Alergologiako Zerbitzura (AZra) eta Pediatriako Larrialdietara (PLra) UAgatik hurbildutako haur-kohorte bat aztertu dugu, alergia izango duten azaltzeko datu kliniko susmagarrien bila.

Metodoak

2009 eta 2013 artean, AZ eta PLetan UAgatik ikusitako haurren txostenen azterketa egin dugu. Alergiari buruzko txostenen emaitzen arabera bi talde egin dira: Alergiak sortutako urtikaria (ASU) eta urtikaria ez alergikoa (EAU). PLetako txostenetan aztertu diren aldagaiak: urtikaria agertu baino lehen sintoma infekziosoak edukitzea, eragile berezi baten aipamena, bertze gaixotasun alergikoak aurrekari gisa, sukarra, eta emandako tratamenduak (Ji karratua). Larrialdietara etorri zireneko adina eta sintomek zuten iraupena ere neurtu dira (Mann-Whitney).

Emaitzak

Berrogeita lau gaixoren txostenak (88 txosten denetara) aztertu ziren: ASU taldean: 22 eta EAU taldean: 22. Eta hauek izan ziren lortutako emaitzak:

• Adina: ASU taldeko mediana: 2.2; EAU taldeko mediana 6.5 urte (1-15); p=0.035.
• Bertze gaixotasun atopikoen aurrekariak: ASU taldean: % 45.5, EAU taldean: % 5; urte (3 hilabete-14 urte); P=0.002.
• Sintoma infekziosoak urtikaria agertu baino lehen: ASU taldean: %27.2; EAU taldean: % 65.6; p=0.013.
• Eragile baten aipamena ASU taldean: elikagaiak % 81.8 eta botikak % 18.2; eragile baten falta EAU taldean: % 71.3. Hauek, ezberdintasun esanguratsuak izan ziren. Baina ez ezberdintasun esanguratsurik aurkitu hauei dagokienez: sukarra (% 27.3, bi taldeetan; p=0.632), tratamendua (ASU taldean % 81.8 eta EAU taldean % 72,7; p=0.951), sintomen iraupena larrialdietara heltzean (ASU taldean, 2 orduko mediana (1-3 ordu); EAU taldean 6 orduko iraupena (1-72 ordu); p=0.316)).

Ondorioak

UA alergiarekin lotuta dagoen edo ez aurresateko, ondokoak lagungarriak dira: gaixoen adina, lehenbiziko anamnesian sortzaile berezi baten identifikazioa, infekzio baten sintomak aurkeztea UA baten testuinguruan eta gaixotasun atopikoen aurrekariak egotea. Hala ere, gure taldeetan, sintomen iraupena -Larrialdietara joateko momentuan- eta sukarra ez ziren lagungarriak izan.

Bibliografia

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan