Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Karakorumen-Pakistanen islamiar komunitate bateko haur eta amentzako osasun proiektua

Egileak:

Txaro Otxandorena Nuñez

Olatz Irazustabarrena Iturrioz

0


Sarrera

Garapenerako lankidetza-proiektu hau, Pakistango Karakorumeko islamiar komunitate batean burutu da eta Hushe izeneko bailaran biztanleriaren Osasuna Sustatzeko Plan bat ezartzea du xede. Bertan, 11.525 lagun bizi dira: 6.055 emakume eta 5.470 gizon.

Helburuak

Hushe bailarako biztanleen osasuna hobetzen laguntzea eta osasunari nahiz giza-eskubideei buruzko prestakuntza-prozesuak sustatzea, emakumeengan eta umeengan eragina izanik.

Zehazki:

  1. Emakumeei zuzenduta dauden jaioberrien heziketarako kanpainak sustatu.
  2. Gizonei zuzenduta dauden, familia barneko gaixotasunen prebentziorako heziketa kanpainak sustatu, haurdunaldiko arriskuen prebentzioa barne hartzen dutenak.
  3. Gaixotasunen prebentzioari zuzenduta dauden heziketa kanpainak eskolan sustatu.

Metodoak

Osasunaren Sustapena ezinbesteko estrategia bilakatu da. Haren xedea osasun egoera hobea lortzea da eta, horretarako, gizabanakoa eta komunitatea trebatu eta ahaldundu nahi ditu, haien abiapuntua hobetzen duten ekintzen bitartez. OHEZ - Osasunerako heziketa esku-hartze desberdinetarako erabiltzen dugun lanabesa da:

  1. Emakumeentzako OHEZ tailerrak: Jaioberrien osasun eta higienean trebakuntza teoriko-praktikoak landu, asistentzia kalitate falta eta osasun arloko profesionalen gabezia leuntzeko.
  2. Gizonentzako trebakuntza tailerrak, familia eta gizonezko gaixotasunen prebentziorako emakumeei zuzendutako formakuntza osatuz eta gizonak osasun familiarrean inplikatuz.
  3. Osasunerako Heziketa bultzatzeko esku hartzeak eskoletan, ikasleen osasun arloko usadio osasungarriak bultzatzeko, geroago euren etxeetan aplikatu ditzaketenak.,
  4. Bertako profesional sanitarioen prestakuntzarako bi beka, emakumeengan eta umeengan eragina duen osasun arloan duten gaitasunak hobetzeko.

Emaitzak

Gaur egun, proiektuaren bigarren urtean gaude, onarpenari eta parte-hartzeari buruz aurreikusitako adierazleak gainditu ditugu eta banakako zein taldekako ahalduntzea hobetzeko erreferenteak ere bete egin dira.

  1. Emakumeentzako 61 tailer, non 1700 emakume baino gehiago parte hartu duten. Bertan norbanakoa hobetzeko zenbait alderdi identifikatu dira eta baita taldearen ahalduntzea hobetzeko alderdiren bat.
  2. Saira doktoreak emandako 4 tailer, non 138 gizon parte hartu duten eta bertan banakako zein taldekako hobetzea gauzatzeko alderdiak identifikatu dira. 2017. urtearen hasieran 4 tailer gehiago antolatuta daude.
  3. OHEZ Plana eskolan: 2015eko martxoan hasi eta 2016an indartu egin zen, irakasleen parte hartze aktiboarekin hezitzaile gisa eta baita hezkuntza komunitatearen parte hartzearekin.

Gainera, aurreikusi ez ziren beste emaitza batzuk indartu egin dira: osasun arloko agenteen parte hartzea lokalak lagatzean, harraskak eta txorrotak eskoletan jartzeko gurasoen parte hartze zabala, sanitarioei eskolara ikasten joateko baimenak, etab.

Ondorioak

Hala, Balti komunitatea, bere testuinguru politiko-kulturalaren berezitasun guztiekin, osasun arloko oinarrizko auziei dagokienez, komunitate trebatuagoa izateaz gain, bere ahalmena handitu dela baieztatu dezakegu; hori dela eta, gaixotasunei aurrea hartzeko eta giza-eskubide gisa osasunaren eskubidea betearazteko gaitasun handiagoa dauka orain.

Bibliografia

 

 

Dokumentuak jeitsi:jeitsi

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan