Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Hizkuntza ezberdinak helburu berean, Politraumatizatua zaindu

Egileak:

Ainara Urralburu Inchusta

Miriam Almirantearena Legaz

Maria Adot Esarte

Maria Luisa Itoiz Burguete

Miguel Pascal Espinar

Ángeles Munarriz Elizondo

0


Sarrera

Osasun Zentro txiki batean lan egiten dugu, landa eremu zabal eta menditsuan, 45-60 minutuko isokronoarekin (hau da, ordu beteko distantziarekin). Hirugarren mailako ospitale eta SBA-ko anbulantzia zerbitzuetatik ordu batera.

Gure ekintzen portzentaje handia, mendian eta errepidean gertaturiko istripuen ondorioz izandako politraumak dira.

Politrauma, kolpe indartsu batek eragindako lesio bat edo gehiago dituen pertsona bat da. Horietatik, bat gutxienez, bere bizitza arriskuan jartzen duelarik.

Paziente hauen larritasunaz jabetuta eta ospitalerako bidean, parte hartzen duten osasun langileen kopuru handia ikusita, terminologia bateratua izatearen garrantzia argi geratzen da. Hau da, informazio klinikoaren zehaztasuna hobetzen duen algoritmo bakarrean bateratutako terminologiaren eta bere interpretazio eleanitzaren erabilera.

Horrela, gure arteko komunikazioa eta asistentzia hobetuko genuke eta aldi berean, pazientearen segurtasuna eta atentzioa handitu.

Helburuak

Hau guztiagatik, oso garrantzitsua da ardura estandarizatuak bateratuta eta argi izatea atentzio prozesu osoan zehar, politraumen beharrak, erizain teknikak eta materialen ezagutza kontuan hartuta.

Metodoak

Informazio bilaketaren bitartez eta lehen mailako pazienteen politraumek dituzten beharren eta zainketen hausnarketaren bidez egindako deskribapen ikerketa.

Emaitzak

Algoritmo bakar bat non hurrengo puntuak batzen diren: politrauma ABCDE algoritmoa, beharrezko materialak eta NANDA-NIC-NOC erizain algoritmoa.

Horrela, laguntza egoki eta lanaren jarraitasuna ziurtatuko genuke.

Ondorioak

Baliabide aniztasuna, teknikak eta osasun hizkuntzak bateratuta, azkarrago aurreratu dezakegu; honen bitartez, larrialdi egoeran politrauma bati egiten zaion lehen artatzean, paziente eta osasun langileentzat onurak lortuz eta zerbitzuaren kalitatea hobetuz.

Bibliografia

  • NANDA international, edicion hispanoamericana Diagnosticcos enfermeros, definicion y clasificación 2015-2017. Barcelona: Elsevier España; 2015.
  • Bulechek GM, Butcher HK, Mc Closkey Dochterman J. Clasificación de intervenciones de enfermeria (NIC) 6º edición. Barcelona: Elsevier España; 2014.
  • Morread S, Johnson M, Maas ML, Swanson E. Clasificacion de Resultados de Enfermeria (NOC). 5º edición. Barcelona: Elsevier España; 2013.
  • Alvarez Porrero JM, Romero- Nieva Lozano J. coordinadores. Guía de intervención rápida de Enfermería en situaciones urgentes. 2ª edición. Madrid-Valencia: Editorial DAE, Grupo Paradigma. 2011
  • Gómez de Segura Nieva, JL (Revisor material docente). Documentación de los cursos de Soporte Vital Avanzado del Plan de Formación en la Atención a la Urgencia Vital. Pamplona; 2015 [acceso 16 de agosto 2016]. Disponible en:
    http://intranetsnso/C9/snso/Document%20Library/PIA%202016/Manual%20Soporte%20vital%202016

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan