Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Abaurregainako emakume nagusiak Martxan!

Egileak:

Oihana Lorea Zabalegui

0


Sarrera

Aezkoan mediku berria lanean hasterakoan, herri bateko adineko jendeari sortzen zitzaizkien kezkak helarazi zizkidaten. Bere ustetan Abaurregainako (132 biztanle dituen herria) adineko jendea triste zegoen, asko oso bakarrik zeuden eta ez zeukaten egitekorik, neguaren gertutasunak ere tristura hori areagotzen zuelarik.

Osasun Etxeko Zuzendaritzarekin eta Abaurregainako Udaletxearekin koordinatu nintzen hasieran eta erraztasun ugari ipini zizkidaten.

Ondoren kontaktu erronda hasi nuen, bai telefonoz bai etxez-etxe, medikuak esandakoa neurtzeko asmoarekin eta jendearen gabeziak ezagutzeko nahiarekin.

Ondorioztatu nuena zera izan zen, bazegoen talde bat, gauzak egiten hasteko gogo biziak zituena; 60 urtetik gorako emakumeak. Beraz, emakume nagusi guztiak bilera batera deitu nituen, asmoak, nahiak, beharrak, ateratzeko asmoz. Bileran guzti hori landu genuen eta zer eta non nahiko zuten egin finkatzen saiatu ginen.

Helburuak

*Elkartzea.
*Etxetik ateratzea.
*Beraien nahi eta gabezien inguruan pentsaraztea.
*Beraiek nahi dutena erabaki ahal izatea.
*Jarduera ezberdinak aurrera eraman ahal izatea.
*Proiektua bereganatzea, taldea autonomo bilakatzea.

Metodoak

Deskriptiboa. Proiektu baten deskribapena, ideia sortu zenetik martxan ipini arte.

Emaitzak

Lehenengo bileratik, Talde Eragilea sortu genuen, taldeko hiru emakumeek eta nik osatu genuen. Hortik aurrera, modu jarraian zein jarduera eramango ziren aurrera eta zein lokaletan egingo zen ezarri genuen, gainera modu ez jarraian egingo ziren jarduerez ere hitz egiten hasi ginen. Horretarako, udaletxearekin oso koordinazio estua egin genuen, lokal eta hornikuntzen gaien inguruan batez ere. Gainera egingo zituzten jarduera ezberdinak aurrera eraman ahal izateko, irakasleak bilatu behar izan genituen.

Bestetik, taldea pixkanaka autonomia hartzen joan zen, eta nire lana, laguntzera, eta jarraipena egitera mugatzen joan zen. Gaur egun, Talde eragilearekin jarraipen bilerak egiten ditugu eta noizbehinka guztiekin elkartzen gara.

Ondorioak

Hiru jarduera astean antolatu dituzte herrian; soinketa, informatika hastapena eta argazki zaharren berreskurapena. Honek, astean hirutan elkartzen direla Udaletxeak utzitako lokaletan dakarrela. Gainera, pixkanaka gizonak gerturatzen hasi dira, batez ere argazkien jarduerara. Gaur egun, soinketan 12 pertsona hartzen dute parte, informatikan 9 eta argazkigintzan 14. Gainera, beraien eskaeraren araberako gai ezberdinetako tailerrak ere antolatzen ditugu.

Bibliografia

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan