Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Erditze normalaren inguruko praktika klinikoko gida

Egileak:

Itziar Etxeandia

Rosa Rico

Osteba. Osasun Teknologien Ebaluazio Agentzia


Sarrera

Ospitaleetako erditzeetan egiten den medikuaren esku-sartze maila altuak, erditze instrumentalaren ugaritzeak eta zesarearen erabilpen maila altu eta aldakorrek (%22koa Ospitale publikoetan eta %33,8koa pribatuetan)1 erditzearen arreta eredua aldatzeko beharra azaleratu dute. Horregatik guztiagatik, Erditze Normalaren Praktika Klinikoko Gida (PKG) garatu da, ebidentzia zientifikoan oinarritutako erabaki klinikoak bultzatzeko xedearekin. Proiektu hau Osasun Ministerio eta Erkidegoetako Osasun Teknologien Ebaluazio Agentzien arteko Kalitate Planek eskainitako finantziazioari esker burutu da.

Helburuak

Proiektu honen helburua ondokoa izan da: Emakumea eta jaio berriaren osasun eta ongizate kalitatea hobetzeko Erditze Normalaren inguruko PKG garatzea. Erditze Normala, berriz, Ospitalean gertatzen den emakume osasuntsuaren arazorik gabeko erditzeari esaten zaio.

Metodoak

Proiektu hau Osasun Ebaluazioko Agentzia biren (Osteba eta Avalia-t) arteko elkarlanari esker burutu da. Gidaren Garapenerako Lan Taldean (GLT) Estatuko 9 Erkidegotako eta diziplina ezberdinetako 24 profesionalez gain (12 Obstetra, 4 emagin, 2 perinatologo, 2 anestesista eta 4 metodologo), erditzearen arreta egokiaren aldeko elkarte ezberdinetako 3 emakume ere egon dira . Gidaren garapen prozesuan PKG Garapenerako Eskuliburu Metodologikoa-ren irizpideak jarraitu dira2, Estatuko Osasun Sistemako PKG-en Garapenerako Programan adostutako irizpideak, hain zuzen.

Emaitzak

Gidaren garapenean taldean adostutako 70en bat galderari erantzun zaio, erditze normalaren arretan burutzen diren praktika ezberdinen inguruko zalantzak argitzeko. Eta ebidentzia zientifikoan oinarritutako 100 gomendio baino gehiago adostu dira. Hauetan oinarrituta, kalitate adierazle batzuk ere garatu dira. Kalitate adierazleen garapenean ondorengo irizpideak hartu dira kontuan: gomendioa arriskuak saihesteko baliagarria izatea (adib. Kristeller maniobra eta zunden erabilpena jaio berrian) edo baliagarria izatea eraginkorrak ez diren praktikak desagerrarazteko (adib. Ohiko episiotomia), aldaketa berritzaileak sustatzeko (adib. Banakako arreta) edo emakumeen partaidetza bultzatzeko erabakiak hartzen direnean (adib. Posizioaren aukeraketa). Horretaz gain, PKG-arekin batera erabiltzaileari propio zuzenduriko dokumentu bat ere garatu da. Gidarekin batera garatutako dokumentu guztiak “Guia Salud” izeneko web atarian argitaratuko dira.

Ondorioak

Erditze Normalaren inguruko PKG-ren garapen prozesuan zehar ebidentzian oinarritutako gomendioak eta Kalitate Adierazleen garapena burutu dira. Adierazle hauek, burutzear den onespen prozesu baten ostean, PKG-ren inplementazioaren jarraipenerako baliagarriak izango dira.

Bibliografia

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan