Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Bada osasuna ohiko medikuntzatik kanpo? Jendeak ala uste du!

Egileak:

Idoia Demiguel Palacio

Iker Guariste Vilchez

Idoia Baranda CaltraveƱo

Nora Rezola Merino

Leyre Fernandez Ciriza

Nerea Arza Lopez

0


Sarrera

Gure gizartean eta pazienteen artean, ohiko medikuntzatik kanpo dauden osasunerako terapien erabilera errealitate bat da. Hala ere, medikuntza tradizionalak askotan oso gutxi daki arlo honetaz. Erabilera zabala dela eta, Osasun publikoaren arloan lan egiten dugunok, terapia hauek onuragarriak edo osagarriak diren jakin nahiko genuke.

Helburuak

Gure oinarrizko zonaldean ohiko medikuntzatik kanpo (OMK) dauden osasunerako terapiak aztertu ziren. Aldi berean, horiekin zerikusia duten zenbait elementu ere landu ziren.

Metodoak

Laginketa sistematikoa egin ondoren, 2017ko urtarrilean inkesta telefonikoak egin ziren eta horien analisiarekin, ikerketa deskriptibo transbertsala landu. Inkestetan hurrengo datuak bildu ziren:

1-Generoa eta adina

2-Gaixotasun kroniko bat edukitzea

3- OMK-ko terapiekin esperientzia

4-Erabilitako OMK-ko terapia mota

5-Erabiltzeko arrazoiak

6-Terapia horren eragina

7-Mediku edo erizainarekin esperientzia konpartitu zuten jakitea

8- Terapia berriz erabiliko luketen

9-Osasun publiko arloan aukeran dauden terapiez gain, OMKei buruzko ezagutza izatearen komenentzia

10-OMK-ko esperientziatik zein elementu balioetsi zuten gehien.

Inkestetan , National Center for Complementary and Integrative Healthko OMK diren sailkapena erabili da. Alde batetik,terapia naturalak: belarrak, homeopatia eta dieta bereziak. Beste aldetik, gorputzeko eta buruko terapiak: yoga, akupuntura,masajeak, erlaxatzea, osteopatia, etab.

IBM SPSS Statistics programa erabili zen

Emaitzak

Ikertutako biztanleria: 10,758 pertsona, 15-90 urte tartean.Lagina:300 paziente. Galduta 85

Emaitzak (%-tan. E: emakumezkoak. G: gizonezkoak). E: % 55,3 G % 44.7. Bataz besteko adina: 49,86 urte

OMK Erabili zutena % 51,9

Erabili ziren terapia motei dagokienez: naturalak diren terapiak: %49,5 eta gorputzeko terapiak : %40,5%, terapia mota bat baino gehiago : %10

Erabilpenaren arrazoiak: akutuak diren arazoak %27, hezur edo muskularrak:% 26,1 eta arazo psikologikoak % 15,3 ziren erabilpenaren lehendabiziko 3 arrazoiak

Eragina: %66,7k uste zuen eraginkorra izan zela, % 27k ez zuen eraginkorra ikusten eta % 6,3k ez zekien. Errepikatuko lukete eraginaren % berdinean.

%58,6k uste zuen osasun arloko langileek ohiko medikuntza OMK ezagutu behar dugula, % 36,7k ezetz uste zuen eta % 4,7k ez zekien.

OMK-ko terapietako kontsultetatik gehien baloratzen ziren elementuak: %44,6 ak abordatze integrala, % 34,1ak profesionalen jarrera eta %21,6 ak kontsultan emandako denbora.

Ondorioak

-Ikertutako laginean jendearen erdia baino gehiagok erabili zuen OMK.

-Generoaren arabera estatistikoki azpimarragarria den desberdintasuna aurkitu genuen. Emakumeek erlaxatzea eta yoga gehiago erabiltzen zuten gizonek baino.

OMK erabiltzen zuen jendearentzat osasun arloko langileek OMKri buruz jakitea garrantzitsua dela uste zutenak ziren talde ugariena.

Etorkizunerako, honen inguruan hausnarketa proposatzen dugu “OMK hainbeste jendek erabiltzen badu,OMK-ko mundura hurbiltzea merezi ahal du ?

Bibliografia

  • Complementary, Alternative, or IntegrativeHealth: What’sIn a Name? https://nccih.nih.gov/health/integrative-health
  • Trendsintheuseofcomplementaryhealthapproachesamongadults: United States, 2002-2012, Clarck TC,et al.NatlHealthStatReport 2015 Feb 10;(79):1-16
  • Wellness-relatedUseofCommonComplementaryHealthApproachesAmongAdults: United States, 2012.Stussman BJ,.. NatlHealthStatReport 2015 Nov 4;(85):1-12.

Azken Berriak

Osasun Biltzarrean izena eman nahi duzu?
OEEren Osasun Biltzarraren 33. edizioa urriaren 25ean (ostirala) izango da, Zornotzako (Bizkaia) Zelaieta Kultur Aretoan. Gauzak horrela, egun horretako hitzaldi, mahai-inguru, tailer edota bertso-bazkarian parte hartu nahi duzuenok izena emateko aukera...
Osasun arloko hizkuntza plangintzaz eztabaidatuko dute UIKek antolatutako ikastaroan
EHUko UIK-Uda Ikastaroak Fundazioak antolatutako jardueren barruan, "Osasuna eta hizkuntza VII: hizkuntza eskakizunez harago" izeneko ikastaroa egingo dute ostiral honetan, irailaren 13an, 09:00etatik 17:00etara. Euskaraz zein ingelesez (hauek...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan