Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

PCNA-ren adierazpena glioma astrozitikoetan

Egileak:

K Alkiza

B Adan

J.V Lafuente

EHU (Leioa). Medikuntza Fakultatea. Neurozientzien Saila


Sarrera

Glioma astrozitikoek garuneko tumoreen talde garrantzitsuenetariko bat osa­tzen dute. Gaiztotasunaren arabera, tumore hauek hiru taldetan sailkatzen dira : astrozitoma (honen barruan daude zerebeloko astrozitoma pilozitikoak), astrozito­ma anaplasikoa eta glioblastoma multiformea. Talde hauek desberdintzeko zehaz­tuta daude irizpide morfologiko batzuk: mitosiak , atipiak , hemorragiak, nekrosiak, besteak beste. Hala ere, glioma astrozitiko batzuk oso heterogeneoak izaten dira eta diagnostiko zehatza egitea zaila gertatzen da zenbait kasutan . Hau dela eta , gaizto­tasuna adierazten duten beste irizpide batzuk aztertzea komenigarri izan daiteke.

PCNA, zelulen ugal ketan esku hartzen duen proteína bat da. Proteína hau, ADN polimerasa-D izeneko entzimaren laguntzailea da, ugaltzen ari diren zelulen nukleoan dagoena.

Gure lanaren helburua honako hau izan da: PCNA antigenoa agerian jarriz ugaltzen ari diren zelulak detektatzea zenbait tumore astrozitikotan .

Honetarako, Gurutzetako eta Arantzazuko Ama Ospitaleetatik 66 astrozitoma jaso genituen honela sailkatuak : 7 zerebeloko astrozitoma, 12 astrozitoma, 14 astro­zitoma anaplasiko eta 33 glioblastoma multiforme. Tumore-ale guztiak parafinatu ziren eta ehuna ebaki ondoren , hematoxilina-eosina (H -E) ohiko teknika egin zen.

PCNAren adierazpena agerian jartzeko antigeno-antigorputz erreakzioa burutu zen PC10 antigorputz monoklonala erabiliz. Erreakzio hau ikusi ahal izateko ABC kit Elite konplexua eta marroi kolorea ematen duen diaminobenzidina erabili zen . Negatiboak ziren nukleoak detektatzeko hematoxilina erabili zen . Mikroskopioaz baliatuz, ale bakoitzeko 400 zelula (positiboak eta negatiboak) zen­batu ziren positiboen portzentaiak jasotzeko.

Astrozitometan oso nukleo gutxi detektatu ziren (%0.21 ). Zenbait aletan, adi­bidez , ez zen nukleo positiborik detektatu. Zerebeloko astrozitometan garuneko astrozitometan baino portzentaia handiagoak eskuratu ziren (% 1.87). Astrozitoma anaplasikoetan zelula ugarik adierazi zuten PCNA antigenoa (%23.93). Glioblastoma multiformeek positiboen portzentaia handienak eduki zituzten (%28.99). Hemen, gune gaiztoenetan ezezik, ondoan dauden guneetan , hau da, alde peritumoraletan ere antigeno hau detektatu zen zelulen barnean .

Laburbilduz, PCNAren adierazpena glioma astrozitikoen gaiztotasunari lotu­ta dago eta tumore hauek desberdintzeko eta diagnostikatzeko oso baliagarri suerta daiteke.

Helburuak

Metodoak

Emaitzak

Ondorioak

Bibliografia

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan