Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

I 2-Hartzaile imidazolinikoen dentsitate han­ditua giza glioblastometan

Egileak:

L.F Callado

J.M Garibi

A.M Gabilondo

J.J Meana

0


Sarrera

Tumore glialek nerbio-sistema zentralaren minbizi-mota arruntena osatzen dute. Glioma gaiztoen pronostiko zein tratamenduan, ehun osasuntsuan sartzeko duten erraztasuna arazo larrienetariko bat da. Gaur egun erabiltzen diren irudi-teknikak ez dira garuneko tumoreen pronostikoa ziurtatzeko gai. Hau dela eta, zelula tumoralekin selektiboki finkatzen diren ligando baten aurkikuntzak garrantzi handia izan lezake garuneko tumore glialen diagnostikoan.

Garunean eta beste motetako ehunetan idazoxan farmakoak, ᾰ2.adrenohartzaileak ezezik, I2 motako hartzaile imidazolinikoak ere markatzen ditu. Egindako iker- keten arabera, nerbio-sistema zentraleko I2-hartzaile imidazolinikoak glian kokatuko lirateke.

Helburuak

Ikerketa honen helburua I2-hartzaile imidazolinikoak aztertzea izan zen, astrozitiko edo ez-astrozitiko diagnostikoa zuten garuneko tumoreen bi talde ezberdinetan. Horretaz gain, garun kontrolaren beste hirugarren talde bat kontrol moduan erabili zen.

Metodoak

Giza tumoreak ebaketaren momentuan hartuta eta giza garun kontrolak autopsietan lortuta, esperimentuaren eguneraino -70°Cko tenperaturan gorde ziren. Diagnostiko neuropatologikoen arabera, hiru talde osatu ziren: glioblastoma multiformeak (n= 6), meningiomak (n= 6) eta giza garun kontrolak (n= 6).

Erradioligandoen bidezko hartzaileekiko finkapen-teknika erabili zen. Horretarako, [3H]idazoxanaren finkapen espezifikoa (1.25-40 nM; 5 µM (-)adrenalinaren aurrean) hiru taldeetako ehunen mintzetan neurtu zen.

Emaitzak

Ehun tumoral zein garun kontroletako mintzetan, [3H]idazoxanaren profil farmakologikoa berdina izan zen, I2-hartzaile imidazolinikoen presentziarekin bateragarria, alegia. Glioblastometan, I2-hartzaile imidazolinikoen dentsitatea (Bmax= 266±18 fmol/mg proteina) garun kontroletan (Bmax= 54±4 fmol/mg proteina) baino askoz handiagoa izan zen. Erradioligandoaren afinitateari dagokionez, aitzitik, ez zen aldaketa esanguratsurik aurkitu bi talde horien artean. Meningiomen kasuetan, ia ez zen finkapen espezifikorik agertu.

Ondorioak

I2-hartzaile imidazolinikoen dentsitatea handituta dago tumore glialetan, meningio­ma eta garun kontrolaren ehunarekin konparatuz. Aurkikuntza honen tumore glialen zelulekiko selektibitatea azpimarragarria da. Selektibitate horretaz baliatuz, erradioaktibitatez markatutako imidazolina-motako molekulek, garezur barneko tumoreen diagnostiko eta tratamendurako baliagarriak izan daitezke.

 

 

 

 

 

Bibliografia

L.F.Callado Eusko Jaurlaritzaren bekaduna da.

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan