α2-Adrenohartzaileen garrantzia opiazeoen abstinentzi sindromean
Egileak:
A.M Gabilondo
F Barturen
I Ulibarri
J.A Garcia-Sevilla
0
Sarrera
Opiazeoen abstinentzian hiperaktibitate noradrenergiko zentrala da α2-adrenohartzaileen dentsitate zein aktibitateko gehipenak gertatzen dira. Bi gertakari hauek, abstinentzi sindromearen gogortasunarekin korrelazio zuzena erakusten dute.
α2-Adrenohartzailcek eta µ-hartzaile opioideek akzio-mekanismo inhibitzaile bera erabiltzen dutenez (Gi proteina bitartekarien bidez), α2-adrenohartzaileen gehipen horiek, opiazeoen abstinentzi sindromearen gogortasuna lasaitzeko garatzen den moldaketarako mekanismotzat harta da.
Helburuak
Ikerketa hau, garuneko α2-adrenohartzaileek opiazeoen abstinentzi sindromean duten garrantzi fisiologikoa aztertzeko asmoz egin zen.
Metodoak
Morfinaren aho-bidezko tratamendu kronikoen bidez, arratoiek menpekotasun fisikoa garatu zuten. Morfina kentzean, abstinentzi sindromea erakutsi zuten eta bere gogortasuna balioesteko zenbait zeinu aztertu zen.
α2-Adrenoharlzaileen aktibitatea bi moda ezberdinetan oztopatu zen. Alde batetik, EEDQ farmako antagonista itzulezina (1.6 mg/kg, i.p.) erabili zen hartzaile hauek blokeatzeko. Bestetik, pertussis toxinaren bidez (0.5 µg, i.c.v.), Gi proteina bitartekariak inaktibatu egin ziren. Bi tratamendu horien ondoren, abstinentzi sindromea aztertu zen.
Geroago, animaliak hil eta garuneko azal parieto-okzipitalak erabili ziren µ-hartzaile opioidea eta α2-adrenohartzaileak zenbatzeko. Horretarako, [3H][D-Ala2, MePhe4, Gly-ol5] eta [3H]klonidina erradioligandoen finkapen espezifikoa aztertu zen, hurrenez hurren.
Emaitzak
Morfinaren abstinentzi sindromeak 24. orduan bere gogortasun altuena erakutsi zuen eta aldi berean, α2 -adrenoharlzaileen dentsitateak %30±5eko gehipen esanguratsua (p<0.0l) jazo zuen, afinitateko aldaketarik gabe. µ-Hartzaile opioideei dagokienez, ez zen inolako aldaketarik ikusi dentsitatean zein afinitatean.
EEDQa abstinentziaren hasieran ematean, abstinentzi sindromea azkarrago, gogorrago eta luzeago bihurtu zen (sindromearen gogortasun totala ~%43 altuago). EEDQa abstinentziaren 18. orduan ematean (α2-adrenohartzaile berriak ere bloke- atzeko), sindromea are gogorrago eta luzeago bihurtu zen (sindromearen gogortasun totala ~%110 altuago).
Pertussis toxina abstinentziaren hasieran emateak ere, gorakada handia eragin zuen abstinentzi sindromean (24. orduko sindromearen gogortasuna ~%88 altuago; p<0.01). Animalia hauetan, abstinentzia normalean gertatzen den α2-adrenohartzaileen dentsitatearen gehipena ez zen agertu.
Ondorioak
Emaitza hauek, α2-adrenohartzaileek opiazeoen abstinentzi sindromean duten garrantzia erakusten dute. Hartzaile inhibitzaile hauen modulazioa, moldaketa-mekanismo bezala gara daiteke opiazeoen abstinentzian gertatzen diren erantzun zelular kitzikatzaileak egokitzeko eta horrela, abstinentzi sindromearen gogortasuna lasaitzeko.