Meningitis larriak ardura intetsiboan. Epidemiologia
Egileak:
K. Reviejo
G. Txoperena
I. Mintegi
A. Murgialdai
K. Ibarguren
I. Arcega
B. Azkarate
0
Sarrera
Meningitisa meningeetako inflamazio bat da, hau da, burmuina eta orno-muina estaltzen dituzten mintzen inflamazioa. Gaitzaren sortzaileak bakteriak, birusak edo onddoak izan daitezke, eta tratamendua ona izan arren, heriotza edo sekuelak utz ditzake. Anitzetan eragiten dituen sintomak (kontzientzi maila jaistea, konbultsioak, eta koadro septikoa) ardura intentsiboan tratatzera behartzen gaitu.
Helburuak
Gipuzkoan, 1984lik 1998ko urtarrilaren 15era bitarte, ardura intentsiboan zaindu diren meningitisen epidemiologia ezagutzea.
Metodoak
Diseinua: zeharkako ikerketa deskribitzailea.
Aldagaiak: adina, sexua, germen sortzaileak, urtea, hilabetea, heriotzaren kopurua eta sekuelak
Datuen iturria: Arantzazu Ospitaleko ardura intentsiboa.
Emaitzak
Gure unitatean izandako 148 kasu aztertu ditugu. Adinaren batezbestekoa 36.6 SD 21 urte, gazteenak 9 urte eta zaharrenak 80 izanik. Sexuari dagokionez, 59 (%39.9 ) gizonak dira eta 89 (%60.1) emakumeak. Neguan azaldu dira kasu gehienak, urtarrila izanik 23 kasurekin (%15.5) sarriena. Honen atzetik udaberria, apirilean 20 kasu (% 13.5) jaso baitira.
Etiologiari begira: meningokokoa izan da gehien isolatutako germena 51 kasurekin (%34.5); Honen atzetik pneumokokoa 33 (%22.3), germen ezezaguna 22 (% 14.9) eta estafilokokoa 13 (%8.8).
Meningokokoa da gazteen artean gehien azaltzen den germena eta lehenengo hamarkadan gertatzen da bere distribuzioaren tontor nagusia; gero 50-60 inguruko gaixoetan beste tontor txiki bat azaltzen da. Honen atzetik eta banaketa berdintsuarekin germen ezezagunak. Pneumokokoak berriz, bi tontor nagusi ditu adinari dagokionez, 20 urtetako hamarkadan eta 50-60ko hamarkadetan.
Klinikari dagokionez: 48 gaixok (%32.4) petekiak izan dituzte eta 25ek (% 16.89) sekuelak edo ondorioak.
Sekueletan: 8 (%32) fokalitate neurologikoa; 6 ( %24) garun gaitz orokorra; 5 ( %20) pare kranialen lesioa; 2 ( %8) hidrozefalia; eta 4 (% 16) ondorio ez neurologikoak.
Guztira 3 1 gaixo hil dira (%20.9) eta hauetatik 14 garun heriotzaren ondorioz.