Behin betiko antisorkuntza: essure metodoa
Egileak:
Maider Andres
Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzua. BAME. Gurutzetako Ospitalea
Sarrera
Behin betiko antisorkuntza 2 tekniken bidez burutzen da oinarrian: tronpen lotura eta “Essure” izeneko metodo berria. Tronpen lotura, hauen pasoa ixtean datza, horrela espermatozoidea ezin da obuluraino iritsi hau ernaltzeko, haurdunaldia eragotziz. Tronpen lotura ebakuntza-gelan burutzen da anestesia orokorrarekin. Laparoskopia bidez zertu daiteke eta bai zesarea bat burutzean ere, laparotomiaz. Lehengo kasuan, tronpen lotura energia bipolarraren bidezko koagulazioarekin lortzen da, eta bigarrenean, teknika ezberdinen bitartez, Pomeroy esate baterako. Burutzen den mementotik da eraginkorra eta gutxi-gorabehera %99ko arrakasta-tasa du. Ebakuntza osteko berreskurapena gehienetan ona eta azkarra izaten da eta, konplikazioak, ebaketarenak berak izango liratekeenak, ez dira sarritan gertatzen. “Essure metodoa”n , histeroskopia bidez, titanio eta nikelezko malguki hedakor batzuk barneratzen dira tronpetan, hauek ixteko asmotan; sortzen duten erreakzio fibrosoak tronpak ixten ditu 3 hilabeteren buruan, horregatik ordura arte beste antisorgailu metodo bat erabili beharko da. Dispositibo hauen kokapen egokia frogatu behar da, lehenengo ezartzen diren mementoan ikustarazpen zuzenaz, eta 3 hilabeteren buruan ekografia bitartez. Bai dispositiboa jartzerakoan edota ekografia egiterakoan, kokapena egokia izan ez dela susmatzen badugu, histerosalpingografia bat egin behar da.Sedazio arinarekin egiten da, anbulatorioan, eta hilekoaren moduko mina sor dezake.
Helburuak
Metodoak
Gurutzetako Ospitalean, metodo hau erabili dute 322 emakumek, 2007ko urritik 2010eko otsailera arte.
Emaitzak
Ondorengo konplikazioak deskribatu dira 45/322 kasutan (.9): mina 42 kasutan (), zorabioa 9 kasutan (%2.8), bide faltsu baten sorketa kasu batean (%0.3) eta odoljarioa 8 kasutan (%2.5). Kontroleko ekografian, 3 kasutan 1 edo 2 dispositiboak gaizki kokatuak zeuden (%0.9), eta egindako 33 histerosalpingografietatik 9tan tronpen iragazkortasuna antzeman zen (totalaren %2.8). Arrakasta-tasa 0etik gertu dago azterlan klinikoetan, baina gure ospitalean gutxi-gorabehera 6 haurdunaldi deskribatu dira (%1.8ko hutsegite-tasa). Orokorrean, erabili duten emakumeak pozik daude teknika honekin.