Sexua, adina eta depresio puntuaketak Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleengan
Egileak:
X. Zupiria Gorostidi
M.A. González-Pinto Arrillaga
L. Yllá Segura
I. Iurriaga Nieva
0
Sarrera
Neurozientzien saileko Psikiatria atalean, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikasleen osasun mentala ikusteko ikerketa egin genuen, EHUren dirulaguntzaz.
Helburuak
Ikasle unibertsitarioengan, sexuak eta adinak depresio puntuaketekin harremanik baduten ikustea.
Metodoak
Azterketa epidemiologikoa zeharkakoa.
Laginketa: polietapikoa, sistematizatua eta mordozkoa.
Lagina: EHUko, Bizkaiko Campuseko, goi mailako ikasketetako, 1., 3. eta 5. mailako ikasleak.
Prozedura: Klasean ustekabean harrapatu eta galdeketa norberak era anonimoan bete.
Partehartze irizpidea: 18-25 urte.
Galdeketan: - Adina.
- Sexua.
- Depresioa: Goldberg-en GHQ-28-a (1), Lobok erderatutako bertsio balidatuarekin (2) (depresioaren subeskala).
Emaitzak
n= 5478: %55.9 emakumezko, %44.1 gizonezko.
Emakumeen kopurua handiagoa da beti, 24 eta 25 urteko taldeetan izan ezik.
Depresioa eta sexuaren artean harremana dagoela ikusi dugu (t= 4.23, p<0.001), emakumezkoek puntuaketa handiagoak agertu dituztelarik.
Depresioa eta adinaren artean ere harremana dagoela ikusi dugu (F= 2.6, p<0.01). Depresio puntuaketek behera egiten dute adina handitzen den neurrian.
Diseinua balantzeatua ez denez faktore anitzeko bariantzaren analisia egin dugu. Sexuak eta adinak, bakoitzak bere aldetik eta bestea kontrolatuta, harremana dute depresio puntuaketekin eta gainera elkarrekintza dago. Nahiz eta emakumeen artean depresio puntuaketak handiagoak izan, 23 urterarte ezberdintasu hori desagertuz doa. Hortik aurrera berriz, ezberdintasunek, berriz ere handitzera jotzen dute. Ereduak %8 azaltzen du.
Ondorioak
Ikasle unibertsitarioengan, sexuak eta adinak harremana dute depresio puntuaketekin. Emakumeek puntuaketa handiagoak dituzte. Unibertsitateko adinetan (18-23) puntuaketek berdintzera jotzen dute bi sexuetan eta hortik aurrera, emakumezkoek berriz ere puntuazio handiagoak dituzte. Halere, sexuak eta adinak depresio puntuaketaren aldakortasunaren %8 bakarrik azaltzen dutenez, harreman handiagoa duten aldagaiak ikertzea komeni da.
Bibliografia
(1) Goldberg DP, Hillier JF. A scaled version of the General Health Questionnaire. Psichological Med 1979; 9: 139-145.
(2) Lobo A, Pérez Echeverria MJ, Artal J. Validity of the scaled version of the General Health Questionnaire (GHQ-28) in a Spanish population. Psichological Med 1986; 16: 135-140.