Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Alkoholismoaren epidemiologia populazio txiki batean

Egileak:

J. Perez de Arriba

A. Plazaola

A. Novillo

0


Sarrera

Gure ingurunean, osasun arazo handienetariko bat da alkohol-kontsumo altua. Lehen mailako medikuek eta erizainek, inguruko ezagutzari esker, alkoholarekin lotutako arazoak dituzten gaixoak identifikatu eta lagundu ditzakete. Gaur egungo unea aproposa da orain arte egindako lana berrikusteko eta alkohol-arazoetako interbentzioan uste berriak eskuratzeko.

Helburuak

Mendaroko herrian aztertzea:

  • Alkoholismoari lotutako hilkortasuna, azken hamar urtetan.
  • Intzidentzia metatua (10 urtetan) eta gaur egungo alkoholismoaren prebalen­tzia.
  • Helduen alkohol-kontsumoaren araberako sailkapena:

•ez-edalea
•neurrizko edalea (<40gr/egun gizonezkoetan, eta <24 gr/egun emakumezkoetan)
•kontsumo arriskutsukoa (>40 gr/egun, eta >24 gr/egun emakumezkoetan)
•kontsumo kaltegarrikoa (arazo fisiko edo psikikoak alkoholarekin erlazio- natuak)

  • Kontsumo kaltegarrikoen egoera: alkohol-kontsumoarekiko gaur egungo jarrera

Metodoak

Ikerketa mota: estudio deskribatzaile eta erretrospektiboa.
Datuak: Mendaroko herrian (=1500 biztanle eta 1988—> 1998) historio klinikoetan laginketa baten bidez datu estimatuak eta hilkortasunaren erregistrotik datu zuzenak.
Analisia: estatistika deskribatzaile eta analitikoa (bibariantekoa).

Emaitzak

  • Alkoholismoari lotutako hilkortasuna: ikerketak konparatzen ditu alkohol-kon- tsumo kaltegarria eduki zutenak (n= 20) eta gainerantzekoak (n= 83). Alkohol- kontsumo kaltegarrikoak 10 urte gutxiago bizi ziren (p<0.05). Bi hilkortasun kausagatik gertatzen da hau, hots, bihotzeko gaitzak eta minbiziak. Istripuetan eta gainerantzeko kausetan ez dago diferentzi nabarmenik.
  • Prebalentzia: 57/1500 = % 3.8. lntzidentzia metatua: mila biztanletan 4.3 kasu.
  • Kontsumoaren araberako populazio-sailkapena: %30 ez-edaleak, %48 neurrizko edaleak, % 15 kontsumo arriskutsukoak, %3 kontsumo kaltegarrikoak.
  • Kontsumo kaltegarrikoen egoera: alkohola utzita daukatenak %42 , gutxi gorabehera berdin edaten dutenak % 58

Ondorioak

Hamar urtean zehar alkoholaren kontsumo kaltegarriak eragin handiak izan ditu gure herri txikiaren hilkortasunean. Alkohol-kontsumo kaltegarrikoenak duten urte­ko intzidentzia metatua eta edaleen prebalentzia ertaina da. Hala eta guztiz ere, kon­tsumo arriskutsua %15 lagunek dute, beraz, detentzio azkarrak eta tratamendu egokituak laguntza handia emango diete, bai alkohol-kontsumo arriskutsua dutenei eta bai jada ez dutenei alkohola kontrolatzen.

 

Bibliografia

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan