Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Homosexualitatea eta zerebroa

Egileak:

K. Martinez Urionabarrenetxea

0


Sarrera

Anitzak dira azken urteotan homosexualitatearen kausa(k) aurkitzeko asmoz egiten ari diren ikerketak. Zientzilari gehienek kausa multifaktoriala duela aldarrikatzen dute. Hala ere, homosexualen eta heterosexualen artean ustez dauden ezberdintasunetan oinarriturik, zerebroaren konfigurazioan duten eraginagatik jaioaurreko hor­mona maila desberdinak aipatu dituzte batzuek. Beste batzuek, aldiz, estruktura zerebral konkretu batzuen ezberdintasuna aipatu dute orientazio sexual ezberdinaren kausa bezala.

Helburuak

Txosten honen helburua proposatu diren bi teoria horien eta era berean ideia horie­tan oinarritu diren tratamenduen azalpena egitea da. Horrekin batera, ikerketa eta tratamendu horien analisi kritiko bat egitea.

Metodoak

Gaiaz argitaratu diren lan zientifikoak bildu eta ikertu dira.

Emaitzak

(Homo)Sexualitatearekiko nolabaiteko harremana duen hainbat estruktura zerebral aipatu izan da historian zehar: area preoptiko ertaina, nukleo bentromediala, aurrehipotalamoko nukleo interstiziala, amigdala, area septala, stria terminalis-en ohe nukleoa, substantzia arre periakueduktala, etab. Era berean, hormonen artean, testosterona edota estrogenoaren jaioaurreko mailak aipatu dira zerebroaren estrukturatzeaz izan dezaketen eraginagatik. Estruktura zerebral ezberdinen teorian finkatuak, hainbat kirurgia mota proposatu -eta praktikan jarri ere egin izan da- homosexualen sexu orientazioa aldarazteko asmoz. Jaioaurreko hormona maila ezberdinen teorian sustraiturik ere hainbat tratamendu eta osasun publikorako neurri ere pro­posatu izan dira. Aurkituriko literatura zientifikoan hiru motatako arazoak aurkitu dira:

  • giza sexualitatea ikertzerakoan determinismoa
  • animalien sexu portaerak ikertu dira batez ere, eta berengan, portaerak ez dira ordurarte uste zen bezala- sexu bakoitzari beti zegozkion araberakoak
  • animaliengan ikerturiko portearek ez dute zerikusirik sexu orientazioarekin
  • eta azkenik, emaitzak probisionaltzat hartu beharra dago, aurkikunde gehienak oraindik errepikatu ez direnez

Ondorioak

Gizabideak sakonkiago ulertu ahal ditzagun, eta gizon eta emakumeen bizitzaz eta giza eskubideekiko lotura hain sakonak ditutzen ikerketa zientifiko hauek beharrezkoak diren arren, beren emaitzak hurbiletik eta sakonki kritikatuak behar dute izan zientzilariek gehienetan gizabideak gizarte harremanetatik at bailiran ikertzen dituztelako.

Bibliografia

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan