Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Komunikabideen eragina sanitatean: C motako meningococoari buruzko berriak eta erreakzioak

Egileak:

X. Txakartegi Etxebarria

0


Sarrera

Gaixotasun meningokokozikoa dela eta, ez da argi geratu joan den urtean pairatutako egoera izan den gaixotasunaren benetako intzidentziaren gehikuntzagatik, edo komunikabideek sortutako gizarte-alarmagatik. edo biengatik: eta txertatzeko hartutako erabakiaren erantzulea adituen batzordeak, edo gizarte-alarma, edo biak batera izan diren, erabakia ez baitator bat Atlantan munduko adituek 1997ko otsailean hartutakoarekin.

Helburuak

Joan den urtean (1997an) Estatuan eta Euskal Herrian C meningokokoak sortutako infekzioaren eragina jendearengan, osasungintzan eta osasun langileengan, eta zein izan den komunikabideen zerikusia eragin horretan aztertzen saiatzen da lan hau.

Metodoak

Gaixotasunaren eta txertaketaren bilakaera Gernika-Lumo eta Gernikaldean. Berriak, txostenak eta erabakiak.

Emaitzak

Urritik urrira egindako kontaketan 1995-1996ko unean C meningokoko 49 kasu dauden bitartean 1996-1997koan 88 daude EAEn (Nafarroan kasu gutxiago izan dira), intzidentzia-tasak 100.000 pertsonako 2.33 eta 4.19koak direlarik. Kultibo negatiboak zuzenduz gero 74 eta 118 kasu aztertzen dira uneko, eta bere intzidentzia-tasak 3.51 eta 5.61 bihurtzen dira.

Gernika-Lumo udalean eta Genikaldeko udaletan ez da gaixotasunik gertatu.

Eskualde honetan txertatutakoak %95 dira. %20 kanpaina hasi aurretik eta %75 kanpaina aurretik.

Eskualdean diharduen osasun langileen ondorengoen txertaketa honelakoa izan da: 61 serne-alabetatik 56 txertatzen dira, 25 kanpainan zehar (%41) eta 31 kanpaina aurretik (%51). Datu hauek populazio orokorrenarekin parekatuz gero estatistikoki esanguratsuak dira.

Ondorioak

  • Madrileko kasuak direla eta, boom inforrnatiboa dago, desproportzionatua, are gehiago beste kornunitateetan gertatutakoarekin (Galizian, askoz ere grabeagoa) ez garenean ohartu. Komunikabideek zerikusi handia daukate gaixotasunaren pertzepzioan.
  • Gizartearen alarmak baldintzatu egiten ditu erabaki sanitarioak.
  • Txertaketa selektiboa aholkatu ez den herrietan kanpaina aurretiko txertaketa ez da izan antzeman zitekeen bestekoa. Esan genezake populazioak nahiko kasu egi­ten diotela autoritate sanitarioak agindutakoari.
  • Osasun langileek ez dute jarraitu, gure kasuan, txertaketa-batzordearen aholkuak.
  • Pertsonal sanitarioa nahiko ondo informatuta egon da (oro har).

 

Bibliografia

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan