Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

1b Glutamatoaren hartzaile metabotropikoaren kokapena arratoiaren hipotalamo-hipofisi-guruin adrenalaren ardatzean

Egileak:

R. Sarria

J. Losada

J.M. Mateos

J. Azkue

I. Galan

R. Benitez

I. Elezgarai

E. Lazaro

A. Osorio

P. Grandes

0


Sarrera

Glutamatoaren hartzaile metabotropikoak G preteinari lotuta dauden hartzaileak dira. Zortzi azpimota ezagutzen dira (mGluRl-8), lehenengo taldekoak hiru mota- takoak izanik (mGluR1a, 1b, lc). In situ hybridization delako teknikaren bidez, mGluRlb mRNAaren markaketa hipotalamoko gune parabentrikular eta supraoptikoetan deskribatua izan da. Hala eta guztiz ere, ez dakigu ezer maila zelular eta azpizelularretan mGluRlb-ren banaketaz, bai gune hauetan bai atal hauekin erlazionaturik dauden erdiko eminentzia eta hipofisiaren atzeko lobuluan. Ikerketa honen asmoa, teknika inmunozitokimikoak erabiliz, hipotalamo-hipofisi-guruin adrenal ardatzean mGlu-aren kokapena aztertzea izan da.

Helburuak

Metodoak

Mikroskopia fotonikorako, arratoi albino helduak perfunditu ziren soluzio finkatzaile batez. Hipotalamoko 30 mikrako laginak lortu ondoren eta mGluRlb-ren kokapena aztertzeko, abidina-biotina teknika erabili genuen. mGluRlb-ren kontrako lehenengo mailako antigorputza 1:1000 kontzentrazioan erabiltzen zen.

Mikroskopia elektronikorako animaliak perfunditu ziren, gero 50 mikrako laginak bibratomoz lortzeko. Lagin hauetan mGluRlb-ren kontrako markaketa aztertzeko Weinbergen metodoaren bitartez egin zen.

Emaitzak

mGluRlb-ren aurkako inmunoerreaktibitatea gune parabentrikular eta supraoptikoetan agertzen da. Gune hauetan, markaketa zenbait neuronaren gorputz zelularretan eta dendritetan kokatzen da. Atal hauetan agertzeaz gain, erdiko eminentziako kanpoko aldean puntu inmunoerreaktibo asko daude. Nahiz eta hipofisiaren aurreko eta bitarteko lobuluetan inmunoerreaktibitatea ez agertu, hipofisiaren atzeko lobuluan, mGluRlb-ren aurkako markaketa puntu ugari bezala kapilarrekin erlazionaturik ikusten da. Mikroskopio elektronikoan urrezko partikulak bikor neurojariatzaileetan agertzen dira. Bikor hauek, hipotalamoan sortzen diren bukaerako axoietan pilatzen dira.

 

Ondorioak

Eztabaida

Hipotalamoko gune parabentrikular eta supraoptikoetan hipofisiko faktore askatzaileak eta oxitozina eta basopresina hormonak ekoizten dira. Hipofisiko faktore askatzaileak, erdiko eminentzian askatuak izan ondoren, hipofisiaren aurreko lobu­luraino iristen dira porta zirkulazioaren bidez. Parabentrikularreko neuronen axoiak oso luzeak dira eta zuzenean hipofisiaren atzeko lobuluraino iristen dira. Sistema honen atal batzuetan agertzen den mGluRlb-ren kokapena, hormona sistemaren erregulazioarekin erlazionaturik egon liteke.

Bibliografia

Ikerketa-lan honetan, Eusko Jaurlaritzaren PI97/41 ikerkuntza proiektuak zein DGICYT-ren PB95- 0347 ikerkuntza-proiektuak ere euren laguntza eman dute. J.M. Mateos E.J.ko BF195-154 beka eta R, Benitez EHU-ko beka jasotzen ari dira.

 

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan