Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Nerbio-sistemaren gaixotasunen eboluzioa azken mendean

Egileak:

E. Arana Arri

S.M. Gomez Urquijo

I. Gutierrez Ibarluzea

0


Sarrera

Helburuak

Medikuntzak izugarrizko garapena izan du azken mende honetan. Honek bere eragina eduki du heriotza-zergatien aldaketan. Lan honen xedea, neurri txikiko herri batean (Getxo) neurologiako gaixotasunen eboluzioa azken mendean aztertzea izan da.

Metodoak

Lan hau burutzeko, Derion dagoen den Bizkaiko Eliz-Artxiboen eta Andra Mari eta Algortako Nikola Bari Deunaren elizen artxiboen heriotza-agiriak aztertu genituen, 1875eko urtarrilaren lean hasita eta 1900eko abenduaren 31 arte. Datuak, OMEren Nazioarteko Heriotza Kausen Sailkapena (1965) jarraituz aztertu ziren.

Emaitzak

Behin emaitzak aztertu ondoren esan genezake, Nerbio Sistemaren (NS) gaixotasunak, heriotza-kausen artean garrantzi nabariagoa zeukatela gaur egun baino. Nolabait Getxon gaur egun, NSren gaixotasunak ez daude sei kausa nagusien arte­an eta XIX. mendearen amaieran laugarren postuan zeuden.

Bestaldetik, NSren gaixotasunak aztertzen baditugu, garai hartan garrantzitsuenen artean honakoak aipa daitezke: meningitisa, epilepsia eta burmuineko istrupu baskularrak. Meningitisa, urte bat baino gutxiagoko haurretan nabaria zen eta epilepsia aldiz, 4 urte baino gutxiagokoetan. Bestaldetik, burmuineko istripu bas­kularra 65 urtetik gorakoetan nabaria zen eta aipatzekoa haur heriotza-kausen arte­an. Nolabait gaur egun, haurren heriotza-kausen artean NSkoak %1.2 osatzen dute eta XIX. mendean %23 ziren (kontutan izanik gaur egun haur heriotza-tasa 9.2koa dela eta XIX. mendean 189.2koa).

Bukatzeko esan beharra dago, meningitisa kausa garrantzitsuena zela, garai hartan. Intzidentzi gailur garrantzitsuenak XIX. mendearen bukaeran agertu ziren eta kasu gehienak udazkenean eta neguan azaltzen ziren.

Ondorioak

Bibliografia

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan