Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Itzulpenaren zama: arazoa etekin

Egileak:

Ander Manterola Dudagoitia

Osakidetza, Debagoieneko ESI


Sarrera

Herritarrari osasun-arloko informazioa eskaintzean gaztelania izan ohi da iturri nagusia, itzulpenetan oinarrituta. Hortaz, eragozpena dena aukera bihurtu daiteke, euskaraz berezko ildo bat sortuz, betiere.

Helburuak

Profesional euskaldunei erakutsaraztea mezu argi eta zuzena lor daitekeela herritarrekiko idatzizko harremanetan, zenbait neurri erraz erabilita, ohiko hizkera trakets eta ilunetik aldenduta. Herritarrak euskarazko atalera jotzea lortu behar da, euskara erakargarri egitea, azken batean.

Metodoak

Adibideetan oinarrituta, zenbait ildo aurkeztuko dira itzulpenak egitea dagokigunean, baina baita testua bera euskaraz zuzenean sortzeko ere.

Emaitzak

Herritarrek euskarazko ereduetara jotzea edozein argibide, baimen edo dena delakoa jasotzean, ulergarriagoa izan daitekeelako.

Ondorioak

Euskarazko berezko idazki-ereduak sortzea, estilo zehatz eta zuzenekoak.

Bibliografia

www.sedom.es/diccionario/

Azken Berriak

Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...
Solasaldia Elgoibarren apirilaren 1ean: Osakidetza eta euskara
"Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak ´Euskararen Osasuna Osakidetzan´ izeneko solasaldia antolatu dute Osakidetzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.   Ekitaldia apirilaren 1ean, ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan