Unibertsitateko ikasle nesken elikadura-ohitura aldaketak
Egileak:
Amaia Irazusta
Idoia Zarrazquin
Leyre Gravina
Fatima Ruiz
Leioako Erizaintzako Eskola. Medikuntza eta Odontologia Fakultatea. Euskal Herriko Unibertsitatea
Sarrera
Elikadura oso garrantzitsua da bizitza osoan zehar osasuna mantendu eta hobetzeko. Elikadurak gaixotasun kroniko ez-kutsakorretan faktore mugatzaile moduan duen funtzioa ondo ezarria dago (OMS, 2003). Egungo gazteen dietetan dibertsitate falta, “janari azkarren” gehiegikeria eta kanpo-faktoreen dependentzia garrantzitsua behatzen da (Serra eta lank., 2006). Gainera unibertsitatera sartzeak bizi-ohituren aldaketa sakona ekar dezake. Gure helburua unibertsitateko ikasketak jarraitzen dituzten nesken elikadura-ohiturak deskribatzea eta hauen aldaketak ezagutzea izan zen.
Helburuak
Metodoak
Zozketaz aukeratutako 399 ikaslek (288 neskak) parte hartu zuten. Guztiek 3 egunetan jandakoaren auto-erregistroa egin zuten.
Emaitzak
Unibertsitateko ikasleen elikadura ohitura desegokiak dira eta neskek eta mutilek jaten dutenaren artean desberdintasun adierazgarriak aurkitzen dira. Balore absolututan mutilek animalia jatorriko elikagai, gantz eta zereal gehiago hartzen dituzte, eta hartutako energiarekiko proportzionalki aztertzen badugu neskek mutilek baino barazki, fruta, esne eta lekale gehiago aukeratzen dituzte. Unibertsitateko ikasketetan zehar nesken elikadura patroia aldatzen da. Urteak pasa ahala, zereal, olio, lekale eta haragien taldeko elikagai gehiago ahoratzen dituzte.
Ondorioak
Unibertsitateko ikasleek, egungo gazteen elikadura-ohiturak dituzte (Serra eta Aranceta, 2002, Irazusta eta lank., 2008). Hauek desegokiak badira ere, nesken elikadura patroia mutilena baino osasungarriagoa da (Yannakoulia eta lank., 2004). Neskek unibertsitateko ikasketetan zehar bere elikadura-ohiturak txarrera aldatzen dituztela esan daiteke.