Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Petrikiloengandik ikasteko duguna

Egileak:

Oier Gorosabel LarraƱaga

www.abante.eus


Sarrera

Askotan osagile ofizialok pazienteak petrikiloengana joaten zaizkigula ikusten dugu. Etsipenez, ikusten dugu gure «benetako» diagnostiko eta tratamenduaren aldean, nahiago dituztela sasimedikuek eskainitako badaezpadako teknikak. Zein da horren arrazoia? Dakizuenez, plazebo/nozebo efektua terapia guztietan presente dago (benetakoetan eta faltsuetan). Masifikatutako kontsulta batean, ebidentzia zientifiko handiko terapiak erabili arren (kasurik onenean), tratu despertsonalizatuak haien eraginkortasuna jaitsiko du; petrikilo baten kontsultan, ostera, nahiz eta oinarririk gabeko sorginkeriak erabili (kasurik txarrenean), haren adeitasunak, patxadak eta enpatiak eraginkortasun handia lortuko du. Askotan, baita osagile ofizialona baino maila altuagoan.

Helburuak

Enpresen gestioaren arloan, konpetentzia aztertzea oinarrizkoa izaten da. Osasun-mundura ekarrita, ezingo dugu esan petrikiloak eta terapeuta irregularrak gure konpetentzia direnik (gehiago dira erauzi beharreko zerbait), baina, komunikazioaren arloan behintzat, badugu haiengandik zer ikasi. Osagile ofizialok gure kontsultetara, ospitaleetara, osasun-etxeetara petrikiloen patxada, adeitasuna, eta enpatia ekartzea lortuko bagenu, gure terapia zientifikoen eraginkortasuna biderkatuko genuke.

Metodoak

Gure pazienteek sasiterapietara ihes egitea nahi ez badugu, osagileok harreman terapeutikoaren testuingurua moldatu beharko dugu. Hori lortzeko giltza nagusietako bat komunikazioaren arloa lantzea da.

Emaitzak

Testuinguruko efektua (plazebo) erabiliz gero, ebidentzia sendoa dago terapia zientifikoen eraginkortasuna biderkatzen dela. Adibidea: morfinaren eragin analgesikoa biderkatu egiten da, dosia pazientearen bistan administratuz gero (Testa eta Rossettini, 2016).

Ondorioak

Sasimedikuen mundura itzuliz, txanpon baten truke etorkizuna iragartzen duten sorginek aspaldi dakiten gauza bat barneratu beharko genuke: entzuten ikasiz gero, askotan, arazoaren gakoa pazienteak berak emango digula.

Zalantzarik ez, gaur egungo osagileok inoiz baino formakuntza eta tresneria hobea dugu. Baina geure burua gainbaloratzek arriskuak ere baditu: eskolara joan gabeko aitona-amonek ere dakizkiten oinarrizko gauza hauek ahaztu ditzakegula.

Bibliografia

- TESTA, M. ROSSETTINI, G. 2016. Enhance placebo, avoid nocebo: How contextual factors affect physiotherapy outcomes. Manual Therapy aldizkaria 24:65-74. DOI: 10.1016.

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan