Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Medikuntzako graduko hirugarren kurtsoko ikasleekin komunikazio trebetasunak lantzen

Egileak:

Naiara Ozamiz Etxebarria

Virginia Guillen CaƱas

Miren Agurtzane Ortiz Jauregi

Sonia Ruiz de Azua Garcia

Neurozientziak Saila, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, EHU


Sarrera

Osasungintzako profesionalak etengabe ari dira beste pertsonekin elkarrekintzan. Horregatik, garrantzitsua da pazienteekin, senideekin eta lankideekin izango dituzten elkarrekintzak lantzea.

2013. urtetik, EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean, Medikuntzako Graduko hirugarren mailako ikasleei Komunikazioa eta Etika ikasgaia irakasten zaie. Komunikazioaren atalari dagokionez, ikasleari harreman terapeutikoak duen garrantzia eta eraginkortasuna irakasten zaio.

Helburuak

Ikasgaiaren helburu nagusiak hauek dira:

• Medikuntzako Graduko ikaslea medikuaren lanbidearen errealitatera hurbiltzea.

• Mediku-paziente, mediku-familia eta lantaldean sortzen den komunikazioaren aspektu desberdinak ikastea.

Metodoak

Ikasleek honako jarduera hauek egiten dituzte komunikazioaren alderdiak lantzeko:

1. Honako gai hauek lantzen dituzten teoriako klaseak:

Ahozko eta ez-ahozko komunikazioa, mediku-paziente harremanaren ezaugarri nagusiak, komunikazio-trebetasunak, komunikazio-estiloak eta komunikazioaren ezaugarri psikoterapeutikoak.

2. Honako gai hauek lantzen dituzten praktikako klaseak:

Elkarrizketa klinikoa, nola eman berri txarrak, trebetasun sozialak, komunikazio-teknikak doluan eta egoera zailetan.

Horretarako, bideoak, eztabaidak, galdetegiak, kasu klinikoak eta bilaketa bibliografikoak aztertzen dira

3. Rol playingak:

Ikasle guztiek rol playingak praktikatzen dituzte kurtsoan zehar eta komunikazio-trebetasunak lantzen dituzte egoera desberdinetan.

Kurtso-amaieran rol playingetan izaten dituzten trebetasunak aztertzen dira, ikaslearen trebetasunak ebaluatzeko

Emaitzak

Etika eta Komunikazio ikasgaia amaitzean, ikasleak honako trebetasun hauek garatzen ditu:

KOMUNIKAZIOA OROKORREAN:

- Pertsona artean sortzen diren harremanen oinarriak eta estiloak aztertzen ikasten du.

- Komunikazioan sortzen diren emozioen interpretazioa egiteko gai izaten da.

- Enpatia-jarrerak garatzen ditu autoezagutzaren bitartez.

TREBETASUN KLINIKOAK

- Berri txarrak ematen ikasten du.

- Historiak eta txostenak modu argian idazten ikasten du pazienteentzat, familientzat eta beste profesionalentzat.

KOMUNIKAZIO TREBETASUNAK

- Jendaurrean hitz egiten ikasten du.

- Testuinguru sozialean eta klinikoan harremanak izateko gaitasunak garatzen ditu.

Ondorioak

Autoezagutza pertsonal eta besteen ezagutzaren bitartez, Medikuntzako ikasleak komunikazioaren garrantziaren kontzientzia hartzen hasten dira graduaren hirugarren mailatik. Hori lortzeko, ahalik eta estrategia praktikoenak erabiltzen dira, eta urtero estrategia horiek hobetzen dira, ikasleak errealitate klinikotik ahalik eta hurbilen sentitu daitezen, eta komunikazioaren garrantziaren kontzientzia hartu dezaten.

Bibliografia

- Borrell F. Entrevista Clínica: Manual de Estrategias Prácticas Barcelona: SemFYC Ediciones, 2004.

- Ruiz Moral R. ComunicaciónClínica: Principios y habilidades para la práctica. Panamericana, 2015.

- Ruiz Moral R. Guía para Aprender, Enseñar, e Investigar. Relación Clínica Barcelona: SemFYC Ediciones, 2004.

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan