HIzkeraren garrantzia bizitza amaitzera doanean
Egileak:
Ander Gerenabarrena Garcia
OƱatiko Osasun Zentroa.Debagoieneko ESI
Sarrera
Heriotza inguratzen duten gertakari oro arrotz, tabu dira oraindik gaurko gizartean. Guztiok hilko garela badakigu. Hiltzera doazela jakin badakiten pazienteekin erabili ohi den hizkera asko ez da egokiena.
Helburuak
Komunikazio honen xedea bizitzako azkeneko faseetan dauden pazienteekin erabili ohi den lengoaia aztertzea da. 4 hizkera mota baloratuko dira.
Metodoak
Zainketa aringarrietan aditu diren autore eta esperientzia pertsonalean oinarritutako komunikazio deskriptiboa.
Emaitzak
4 atal nagusi desberdindu dira:
1- Lengoaia militarra.
2- Positibismo konpultsiboa.
3- Azkeneko nahien adieraztea.
4- Ingurukoek hitzik ez izatea
Ondorioak
1- Hizkera belikoa paziente zein profesionalek erabiltzen dute. Ideia ona dirudi minbizia guda batekin alderatu eta hala mintzatzeak. Gaixotasunaren hedapena edo egoera orokorraren gainbehera iristean, aldiz, pazienteak heroi izatetik galtzaile izatera pasatuko dira, etsiko balute bezala. Norbere burua galtzailetzat izatea ezin da onargarria izan. Paziente batek zioen: «Ez dut guda galdu zuen heroia izan nahi, ez nazazue galtzaile bezala gogoratu». Bakean eta amodioan oinarritutako komunikazioa bagenu, pazienteak baketsu eta lasai egongo lirateke.
2- Badirudi positibotasunaren indarra beharrezkoa dela. Etengabeko mezu positiboek pazienteari triste sentitzeko aukera kentzen diote. Beharrezkoa dute beldurra, atsekabea sentitu eta ingurukoekin banatzeko aukera izatea. Gaixoek aukeratu behar dute beren sentimenduen kudeaketa eta ondokoak lagundu egin behar die, sentipena zein izan behar den iradoki gabe.
3- Norberaren heriotza imajinatuko bagenu, bakoitzak nola bizi nahi duen aukeratuko genuke. Ez zaigu gure ingurukoekin honi buruz hitz egitea gustatzen, ordea. Heriotzaren unea gerturatzean, gaixoak momentu horiek nola bizi nahi dituen adierazteak lasaitasuna ekarriko dio. Bere nahiak errespetatuko diren bermea izateak hain zuzen. Askotan ezagutzen ez duten profesional, tekniko bati kontatzen diote, ingurukoek saihestu dutelako. Zainketa aringarrien atala ona izango bada, elkarrizketa hori azaleratzea oinarrizkoa da.
4- Heriotza gertu duten paziente askoren sentsazioa bakardadea da. Ingurukoen hizkuntza amaitu egiten da. Denbora-egitura aldatzen dute, orainaldia lehenaldi bihurtuz. Kontuz, egoera hauetan orain arteko jarrera bera izatea baino ez dute eskatzen eta. Barreak edo negarrak, baina ez eten inoiz komunikazioa.