Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Estatinak Lehen Mailako arretan

Egileak:

Argiñe Ibarguren Mendizabal

Ander Gerenabarrena Garcia

Ane Lopez Errazkin

Mirian Campo Martin

Oñatiko osasun zentroa; Arrasateko osasun zentroa


Sarrera

Hiperkolesterolemia gaixotasun kardiobaskularrekin zuzenean erlazionatuta dago, batez ere, kardiopatia iskemikoarekin. Azken datuen arabera (INE 2015), Espainiako heriotzen lehenengo kausa zirkulazio sistemako gaixotasunak dira.
Kolesterol mailak jaisteko farmakoterapiaren erabilera (estatinak bereziki) gure inguruan oso altua da. Preskripzioak %442 igo dira azken 10 urteetan (AEMPSen arabera).
Arrisku kardiobaskularra kalkulatzeko Regicor taulak erabiltzen dira, espainiako populaziorako egokituak direlako.
Osakidetzaren Praktika klinikorako gidako gomendioak hauek dira:
Regicor > %20: estatinekin hasi
Regicor %10-19: arrisku faktoreak izan ezkero (diabetesa barne), estatinekin hasi
Regicor < %10: ez dago farmakoak erabiltzeko egokiespenik.

Helburuak

Arrisku kardiobaskular bajua (Regicor <%10) eta gertaera kardiobaskularrik izan ez duten 40 eta 74 urte arteko populazioak estatinak hartzen dituen aztertzea, hau da, beharrik izan gabe tratamentua hartzen ari den biztanleria aztertzea.

Metodoak

Behaketa deskriptibo retrospektiboa erabili dugu, Deba Garaiko ESIko Lehen Arretako 4 kupo aztertuz (Oñatiko 2, Arrasateko 2).
Ikerketarako inklusio kriterioak:
40 eta 74 urte arteko adindunak
Estatina hartzen egotea
Regicor kalkulatua izatea azken 7 urteotan
Alborapen nagusiak aztertzaile desberdinak izatea eta ospitaleko espezialisten presbideren erabilera berantiarra izan dira.

Emaitzak

40 eta 74 urte bitartean kalkulatzen da arrisku kardiobaskularra. 4 kupoetan 4013 pertsona izanik adin tarte honetakoa. Gure azterketan inklusio kriterioak 152 pertsonak betetzen dituzte, horietatik 84k preskripzio okerra dute.
Hau da, aztertutako populazioaren %55.2ak preskripzio okerra du, emakumeak dira gehiengoak. Preskripzioen %71 Lehen arretako medikuek egina da, baina kontutan hartu behar da alborapenen zerikusi nabarmena (batez ere ospitaleko espezialistek presbideren erabilera eskasa izan dutelako orain bi urterarte).

Ondorioak

Kolesterolari aurre egiteko, tratamenduaren lehen maila indartu behar dugu, tratamendu ez farmakologikoa. Bizi ohiturak aldatu, ariketa fisikoa bultzatu eta dieta egokia jarraitzera animatu. Guzti hau bete eta 6 hilabeteko epean erabaki estatinen bidezko tratamendua beharrezkoa den.
Preskripzioa okerra den kasuetan estatina kentzen ere ikasi behar dugu.
Simvastatina da estatinen barruan tratamendurako lehen aukera.

Bibliografia

- Guía Práctica Clínica Osakidetza. 2011.
- AEMPS. Informe de utilización de medicamentos 2014: Utilización de medicamentos hipolipemiantes en España durante el periodo 2000 - 2012.
- Sociedad Gallega de Cardiología (SOGACAR). Recomendaciones de la Sociedad Gallega de Cardiología en el uso de estatinas . 2014
- Revisión sistemática de evaluaciones económicas de las estatinas comercializadas en España. Peiró, S. et al. Universidat Pompeu Fabra. 2012.
- El consumo de estatinas en España y la evidencia actual. Pinilla P, Estefano. 2016

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan