Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Azpeitiarrak: osasun-arreta eta euskara

Egileak:

Ane Illarramendi Arzalluz

Arrate Ugarte Plazaola

Maria Gerriko Murgiondo

Leire Arabaolaza Lizarralde

Mikel Galparsoro Goikoetxea

Osakidetza, Azpeitiko Osasun Zentroa. Goierri Urola-Garaiko ESI


Sarrera

Azpeitian (Gipuzkoa) 14.015 biztanle daude, horietatik % 83,65 euskal hiztuna da, EUSTATeko azkenengo galdeketaren arabera (2011). Osakidetzaren Euskara Planean % 100eko derrigortasun-data eta % 80ko hizkuntza-eskakizuna eskatzen zaigu. Azpeitian langileen % 82k du hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta, osasun-zentroko (lehen mailako arreta eta EAG) 45 langileetatik 37k, hain zuzen.

Helburuak

Azpeitiko herritarrek duten asebetetze-maila ezagutzea osasun-zentroan eskaintzen den euskarazko arretaren inguruan.

Metodoak

Osakidetzak II. Euskara Planeko tarteko ebaluaziorako erabilitako inkesta hartu dugu erreferentziatzat. Bertan, erabiltzaileek osasun-zentroan edo ospitalean azken aldietan izandako euskararen presentzia eta erabilera nolakoak izan diren aztertzen da. Galdeketan, familia-mediku, pediatra, erizain, EAG eta administrazioko langileei erreferentzia egiten zaie, baita idatziz eskainitako informazioari ere. Galdeketa, era presentzialean eta telefonoz egin zaie 69 erabiltzaileri.

Jasotako erantzunak datu-basean sartu dira dagokion analisi estatistikoa egiteko helburuz. Maiztasun absolutu eta erlatiboak erabiliz egin da emaitzen deskribapena.

Emaitzak

Erabiltzaileen % 98,6k dio harrera-zerbitzuan agurra eta lehenengo esaldia euskaraz izan dela. Horrez gain % 84,1ek beti edo gehienetan bere mediku eta erizainarekin euskaraz egiteko aukera dutela adierazi zuen. Azpeitiko erabiltzaileek osasun-zentroko euskararen erabilerari emandako nota orokorra 8koa izan da. Era berean, mediku eta erizainek ematen duten idatzizko dokumentazioaren % 66,6 beti edo gehienetan euskaraz dagoela eta zentroan dauden poster-kartelen % 84 beti edo gehienetan euskaraz daudela diote. Galdetutako % 13k bakarrik adierazi du bere lehentasuneko hizkuntza zein den galdetu zaiola. Bestalde pertsonal sanitarioa «e» letrarekin identifikatuta ikusi dutela dio % 27,5ek.

Ondorioak

Orokorrean Azpeitiko biztanleria oso gustura dago bere osasun-zentroan euskarak duen presentziarekin. Harrera-zerbitzuan egiten den euskararen erabilera azpimarratu nahi genuke beste datu guztien gainetik. Hala ere, erizain eta medikuekiko asebetetze-maila ere altua izan da. Bestalde, erantzunetan islatu da ez dutela «e» letraren esanahia eta erabilera ezagutzen. Are gehiago, zein hizkuntzatan artatuak izan nahi luketen ez zaiela galdetu adierazi eta horren falta sentitu dute herritarrek.

Bibliografia

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan