“Kontsulta sakratu”en aurrean familia-medikuek dituzten pertzepzio, jarrera eta jokabideak
Egileak:
Lorea Larrañaga Azpiazu
Sara Olariaga Arrazola
Mikel Baza Bueno
Cristina Cabrera Brufau
Carlos Calderón Gómez
Nabil Dinouri -
Ana Dosio Revenga
Carmen Fando Lavalle
Maria Jose Fernández de Sanmamed Santos
Juan Gervás Camacho
Maxi Gutierrez Jodra
Amaia Saenz de Ormijana
Bea Aragón Mart{in
Elena Serrano Ferrández
Ana María Uriarte
Miren Urquiza Bengoa
-
Sarrera
Lehen mailako arretako (LMA) kontsultetan oso ohikoa da sentimenduak azaleratzea. Egile batzuek momentu horiek “kontsulta sakratu” bezala definitzen dituzte, osagai emozional bereziko momentuei erreferentzia eginez, hala nola heriotza edo jaiotza, bizi-egoeren aldaketak akats mediku baten ondoren, eta abar, eta horrenbestez errespetu gorena merezi dutenak. Kontzeptu horiez dago argi ez jardun klinikoan ezta ikerketan ere.
Helburuak
Osagai emozional bereziko kontsulten aurrean, egile batzuek “kontsulta sakratu” bezala definituak, familia-medikuen (FM) hautemate eta jarrerak ezagutzea eta hobetze-arloak antzematea.
Metodoak
Metodologia kualitatiboa. Ikuspegi parte-hartzaile eta ikerketa-ikasketa bidez gauzatua. Diseinu deskribatzaile-interpretatzailea. 23 FMrekin egindako 3 eztabaida-talde eta 3 banakako elkarrizketaren bitartez eskuratutako informazioa. Aniztasun diskurtsibora bideratutako intentziozko laginketa (generoa, adina, kupoan denbora, irakaskuntza, lan-egoera, landa- edo hiri-eremua). Baimen informatuaren ondoren grabazio eta transkripzioak. Etika Batzordeari kontsulta. Kontzeptu-mapa eta MaxQDA programaren laguntzarekin testuen analisi tematikoa. Triangelukatzea ikertzaile eta parte-hartzaileen artean.
Emaitzak
Hiru arlo antzeman dira profesionalarekin, pazientearekin eta osasun-testuinguruarekin erlazionaturikoak, lotura anitz eta dinamikoen bidez gainjarriak. “Kontsulta sakratu” terminoaren egokitasuna zalantzan jarri da, gizatasuna profesionalaren eta pazientearen enkontruan intrintsekoa dela ulerturik. Haren erregistroaren zailtasuna eta alor emozionalaren “kosifikazioa”/ikusezintasuna eragitearen beldurra ere aipatuz. Haren adierazpena medikuaren eta pazientearen arteko harremanean eraikitzen da, bi aldeek onartzen eta laguntzen badute. Hau guztia artatzeko denborak, formazioak eta talde zein profesionalen heterogeneotasunak baldintzatutako testuinguruetan egiten den zaintza jarraituan gertatuko da. Familia-mediku bezala konpromiso etikoa eta profesionaltasuna ezinbestekoak dira ondoez emozionalari erantzun ona eman ahal izateko.
Ondorioak
Emozioen garrantzia onartzea pazientearen osotasunaren adierazle bezala, nahitaezko baldintza da kalitatezko LMA izateko. Horrez gain, haren adierazpide praktikoan jardutea ezinbestekoa da identifikazio, ebaluazio eta hobekuntza bultzatuz. Horrek, oztopo moduan, jarduten dutenen lan, hezkuntza eta antolaketa berrikusi eta aldatzea dakar, eta, bereziki, FMen inplikazio eta profesionaltasuna bultzatzea. Ikerketa-ikaste esperientzia honek baieztatzen ditu ikuspegi parte-hartzaileak LMAn egin ditzakeen ekarpenak.
Bibliografia
- Gérvas J, Pérez-Fernández M, Gutiérrez B. Consultas sagradas: serenidad en el apresuramiento. Aten Primaria. 2009; 41(1): 41-4.
- Gérvas J, Pastor-Sánchez R, Pérez-Fernández M. Crying patients in General/Family Practice: incidence, reasons for encounter and health problems. Rev Bras Med Fam Comunidade. 2012; 7(24): 171-6.
- Petriček G, Vrcić-Keglević M, Lazić D, Murgić L. How to deal with a crying patient? A study from a primary care setting in Croatia, using the ‘critical incident technique’. Eur J Gen Pract. 2011; 17(3): 153-9.
- Greenhalgh T, Hurwitz B. Narrative based medicine: Why study narrative? BMJ. 1999; 318(7175): 48-50.
- Berenguera, A, Fernández de Sanmamed MJ, Pons M, Pujol E, Rodríguez D, Saura S. Escuchar, observar y comprender. Recuperando la narrativa en las Ciencias de la Salud. Aportaciones de la investigación cualitativa. Barcelona: Institut Universitari d’Investigació en Atenció Primària Jordi Gol (IDIAP J. Gol); 2014.
- Calderón C. Evaluación de la calidad de la investigación cualitativa en salud: criterios, proceso y escritura. Forum Qualitative Sozialforschung / Forum: Qualitative Social Research 2009; 10 (2): Art. 17. [Consultado 28/03/2016].