Burnizko nerabearen samina
Egileak:
Maialen Berridi Agirre
Gipuzkoako Famili eta Komunitate Arretako Irakaskuntzako Unitate Mutiprofesionala
Sarrera
Eskoliosia bizkarrezurraren alde baterako desbideratze progresibo eta anormala da, 10º baina handiagoko desbideratzea. Ohikoena nerabezarokoa da. Prebalentzia (Cobb angelua >10º) %2.5 eta %4en artekoa da, % 10ak bakarri behar izaten du tratamendua. Emakumeetan gizonetan baino 10 aldiz handiago da.
Helburuak
-Nerabeak artatzeko orduan komunikazioak duen garrantzia azpimarratzea
-Ezkutuko gaixotasunak azaleratzeko komunikazio teknikak birpasatzea
-Esokoliosiaren tratamendua birpasatzea
Metodoak
Arantzazu 12 urteko emakumea, eskoliosi idiopatikoa du (Cobb angelua 25º). Kortsea darama. Azken hilabetetan behin eta berriro gerturatu da bere famili medikuaren kontsultara gerriko eta buruko mina duelako. Ohiko analgesiaz gain Naproxeno 550/12 orduro gehitu zitzaion. Gaur berriro etorri da eta oraindik min handiarekin dagoela dio. Miaketa fisikoan ez da ezer antzematen. Eskolan soinketako klaseetara ez joateko ziurtagiria eskatu digu.
Susmoa dugu zerbait ezkutatzen ari dela eta kontsultara horrenbeste etortzearen arrazoia beste bat dela.
Hori dela eta galdera irekiak egiten dizkiogu eta minaren arrazoia bere iritziz zerren baitan dagoen galdetzen diogu. Pixkanaka kortseak eramateak sortzen dion saminaz hitz egiten du. Besteen aurrean arraro eta desberdin sentitzen delako eta soinketako klasean ez duelako arroparik kendu nahi ikaskideek kortsea ez ikusteko.
Emaitzak
Gaixoari kortsea eraman eta ez eramatearen onura, kalte eta ondorioak azaltzen dizkiogu eta sortzen dizkion arazoen aurrean. Kortsea kentzea erabakitzen degu.
Ondorioak
-Nerabezaroa oso garai berezia da, horregatik bereziki garrantzitsua da Gaixoa ardatz duen metodo klinikoa erabiltzea nerabeetan.
-Gaixoa kontsultara behin eta berriz etortzen denean gaitz xume batekin, arazo garrantzitsuago bat ezkutatzen ari dela susmatu beharko genuke.
-Ezkutu arazo bat azaleratzeko Komunikazioa teknika egokienak ondorengoak dira: gaixoak kontatzen dituen sintomak ez lotu berehala gaitxo konkretu batekin; Ez egin gaixoaren sintomen inguruko interpretaziorik ; Saiatu estres edo ondoez iturria zein den bilatzen; Galdetu gaixoari ea sintoma horiek beste zerbaitekin lotura dutela uste duen.
-Ez dago ikerketa nahikorik nerabearen eskoliosia kortsearekin tratatu ezkero gaixotasunaren ondorio kaltegarriak ekidingo direnik esateko.