Elkar ulertzeko hitzen esanahia argitu behar
Egileak:
Aitziber Olabarrieta Kareaga
Saray Sainz Lopez
Sonia Pacho Del castaño
Alazne Sanz Dañobeitia
Miren Eguzkiñe Gortazar Echevarria
Nere Barrenetxea Ania
Miren Gotzone Larrory Zorrozua
Galdakaoko Ospitalea. Etxeko Ospitalizazioa
Sarrera
Askotan paziente edo senideen artean zalantza handiak daude heriotzaren inguruan, batez ere bizitzaren amaiera gerturatzean.
Orokorrean oinarrizko adostasun etiko eta juridikoa dago heriotza onaren eduki eta eskubide batzuen gainean. Pertsona guztien eskubidea da bizitzaren amaieran oinazea arintzea; eta bere prozesuari eta eritasunari buruzko informazio zuzena jasotzea, tratamendu bat errefusatzea, ahalegin terapeutikoa mugatzea eta dauden aukeren artean hautatzea.
Baina zer gertatzen da gaixoek edo senideek ez dakitenean zer den sedazioa.
Helburuak
Galdakaoko Ospitalean Etxeko Ospitalizazioan aritzen garenok, maiz lan didaktikoa egin behar dugu, artatzen dugun gaixoaren egoeraren irtenbide terapeutiko bakarra sedazioa denean; sortzen diren egoerak desberdinak dira:
*Erantzun bortitza:·”hilko duzue?”
*Txarto ulertzeak: “zergatik orain?”
*Eskaintzen zaiona ez onartzea, eutanasia eskatzea... eta abar
Beraz, gure inguruan oraindik gai hauen inguruan aurreiritzi asko daude, txarto ulertzeak eta uste okerrak.
Ondorioz, aproposa ikusi dugu gure eskualdeko hiritarren artean inkesta bat egitea.
Sedazioa aipatzen dugunean, ikusten ari gara zertaz ari garen ez dutela ondo ulertzen; inkesta egitean jakin nahi izan dugu ustea den edo benetan gai honen inguruan nahasmen eta informazio falta nabarmena dagoen.
Metodoak
Galdakaoko Etxeko Ospitalizazioko erizainok prestatuta; 5 galderaz osatutako inkesta zabaldu dugu, ezagunen, senideen eta auzokideen artean.
Emaitzak
118 inkesta eginda; 20 herri desberdinetan.
Sedazioa zer den badakitela 112k baiztatu du eta eutanasia zer den 116k.
Sedazioaren definizio zuzena 70 pertsonek eman dute; eutanasiarena 74k.
Eutanasia baimentzearen alde 107 pertsona azaldu dira.
Ondorioak
Sedazioa benetan zer den ez dakite inkesta egin dutenen % 40,67k, nahiz eta baietz erantzun duten % 94,91k.
Eutanasia zer den badakitela erantzun dute %98,30k, baina definizioa aukeratzeko orduan % 35,6 oker ibili da.
Beraz 2 hitz hauen esanahia badakitela uste dute gehienek baina ez dute asmatu definizio zuzena ematerakoan, 10etik ia 4k.
Eutanasia delitua dela % 90,67k badaki. Kopuru berdina eutanasia baimentzearen aldekoa izan da, egin diren 118 inkestetatik 107 pertsona, hain zuzen.
Ahalegin handia egin behar dugu gai honen inguruan, gizartean argi gera dadin zer den Sedazioa eta zer Eutanasia.
Europan eta herrialde garatuetan eutanasia baimentzearen inguruko joera bera berresten da gurean ere.
Bibliografia
EHAA (Sedazioaren inguruko legedia), MOE-OMS (herrialde garatuetako legedia), Zainketa Aringarrien gida (osakidetza). Gaixoen eskubideen legea (DECRETO 175/1989 uztailak 18)