“Erosotasun-neurriak” eta titianalgesia; komunikatzeko modu berri bat
Egileak:
Gema Bikuña Madrid
Leire Caballero Custodio
Isabel Lamas Fernandez
Alazne Larrea Reguero
Iñigo Bragado Berañan
Leire Santiso Solabarrieta
Ianire Beitia Goenaga
Ione Fernandez Iglesias
Mendaroko Ospitalea. Larrialdiak.
Sarrera
Oro har, haurren erizaintzan erabili diren teknika eta diagnostikoen prozedurak gurasoen presentziarik gabekoak izan dira. Horrek estres psikologikoa eragiten zuen gurasoen zein haurrengan, profesionalenganako ezkortasuna adieraziz eta erabiltzaileen zein langileen harremanak zailduz.
Mina arintzeko, hainbat estrategia erabiltzen ditugu:
- Farmakologikoak: EMLA, LAT(suturentzako pomada anestesikoa,oxido nitrosoa eta sudur barneko medikazioa).
- Ez farmakologikoak: informazioa, arnasketak, abestea… Haurren naiz gurasoen asistentzia hobetuz.
- Beste pauso bat eman nahi genuen, eta “erosotasun-neurriak” (Mary Barkey aitzindaria Erresuma Batuan) eta titianalgesia sustatzen hasi ginen gure zerbitzuan.
Helburuak
“Erosotasun-neurriak” eta titianalgesia gure lankideen artean hedatzea da gure helburu nagusia, kalitatezko arreta integrala eskaintzen duelako.
Metodoak
Lantaldea sortu. Bibliografiak aurkitu. “Erosotasun-neurri”en eta titianalgesiaren inguruan formakuntza-saioak eskaini larrialdietako lankideei.
Emaitzak
Erosotasun-neurriak: haurra gurasoen magalean dagoelarik prozedura gauzatzean oinarritzen da
(odola ateratzea, suturak, gernu bidezko edo sudur barneko zundaketa, jarioen xurgaketa...).
Modu horretan, haurra ez da bakarrik eta lotuta sentitzen, baizik eta gurasoen besarkada goxo batez bilduta. Haurra ez dago esku-ohe hotz eta gogor baten gainean etzanda, ezta langileek eutsita eta inguratuta ere. Gurasoak aktiboki parte hartzen laguntzen du haurrari eutsiz. Haurra besarkatuta sentitzen da eta ez indarrez lotuta. Gurasoen eta haurren arteko harreman eta komunikazio egokia lortuz gero, umea erosoago sentitzeaz gain, langileak eginbeharrekoak modu erosoagoan burutuko ditu.
Titianalgesia bularra ematean oinarritzen da teknika egiten ari garen bitartean. Amagandiko edoskitzeak oinarri erlajanteak nahiz analgesikoak ditu. Etengabeko kontaktu fisikoa sustatzen da, haurraren mina arinduz eta haurra lasaituz. Amak jarrera aktiboa erakusten du.
Ondorioak
1) Haurrak negar gutxiago egiten du, gurasoen magalean seguruago sentitzen direla ikusten da, estresa arinduz.
2) Gurasoak lasaiago sentitzen dira, haurra babestuz eta parte hartuz.
3) Aldaketak gogorrak izaten badira ere, saio eta formakuntzen bidez profesionalen trebetasunak lantzen ari gara.
4) Beste unitateetan, neurri hauek martxan jartzea gomendatzen dugu, errazak eta eraginkorrak direlako.
Bibliografia
- Bernadá M. Directrices de la OMS sobre el tratamiento farmacológico del dolor
persistente en niños con enfermedades médicas. Arch Pediatr Urug [Internet]. 2013
[kontsulta 2016ko otsailak 12]; Erabilgarri:
http://www.scielo.edu.uy/scielo.php?pid=S000405842013000200011&script=sci_arttext
- Peña D. El dolor como quinta constante vital: Valoración de Enfermería. Rev
Reduca [Internet]. 2010 [kontsulta 2016ko otsailak 12]; 2(1): 176-186.
Erabilgarri:http://www.revistareduca.es/index.php/reduca-enfermeria/article/view/140
- International Association for the Study of pain (IAPS) [Internet].Washington:2012.
IASP taxonomy; [kontsulta 2016ko otsailak 12]. Erabilgarri: http://www.iasppain.
org/Taxonomy?navItemNumber=576.
- Herdman TH, Kamitsuru S. Diagnosticos enfermeros. Definiciones y clasificacion.
2015-2017.Barcelona: Elsevier;2015.
- Ciftci E, Ozdemir F, Aydln D. Effect of flick application on pain level and duration
of crying during infant vaccination Neurology, Behaviour and Development. Ital J
Pediatr[Internet]. 2016[kontsulta 2016ko otsailak 12]; 42(8). Erabilgarri:
http://www.ncbi.nlm.nih.gov/pmc/articles/PMC4722612/
- American Academy of Pediatrics; Committee on Psychosocial Aspects of Child and
Family Health; Task Force on Pain in Infants, Children, and Adolescents. The
assessment and management of acute pain in infants, children, and adolescents.
Pediatrics [Internet]. 2001 [kontsulta 2016ko otsailak 17]; 108(3): 793-797.Erabilgarri:
http://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/11533354.
- Costa C, Mattos C, Cuce M. Estrategia PICO para la construcción de la pregunta de
investigación y la búsqueda de evidencias. Rev Latinoam Enfermagem[Internet].
2007[kontsulta 2016ko otsailak 12];15(3). Erabilgarri:
http://www.scielo.br/pdf/rlae/v15n3/es_v15n3a23.pdf.
- Wente S. Nonpharmacologic pediatric pain management in emergency departments:
a systematic review of the literature. J Emerg Nurs [Internet]. 2013[kontsulta 2016ko
otsailak 12] ;39(2):140-150.Erabilgarri: http://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/23199786