Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Euskal ikasleen ohitura osasungarrien ikerketa konparatiboa kostaldea eta barnealdea aztertuz

Egileak:

AITZIBER SAIZ GOLZARRI

IGNACIO CALLEJA AVELLANAL

IZASKUN ERGUIDO RUIZ

MARIA LUISA GONZALEZ DEL TORO

ITZIAR GOIENETXEA UZKANGA

0


Sarrera

Txikitatik ohitura onak har ditzagun, funtsezkoa da farmaziatik esku hartzea. Gurasoak seme-alabekin joan ohi dira farmaziara, eta bertan kalitatezko informazioa eta konfiantza ematen duten profesionalak daude.

Esku-hartzeen bitartez behar bezala hezteko, indartu beharreko ohiturak zein diren ezagutzea garrantzitsua da.

Helburuak

Komunitateko Nutriziorako Espainiako Elkartearen (SENC, gaztelaniaz) gomendioak kontuan izanik, Bizkaiko kostaldeko eta barnealdeko herrien artean elikagai osasungarri eta ariketa fisikoaren maiztasunak konparatzea.

Metodoak

Bizkaiko 6-11 urte arteko haurren ikerketa deskriptiboa, behaketazkoa eta zeharkakoa egin zen. Laginaren tamaina 1.063 lagunekoa izan zen (% 95eko konfiantza-mailarekin eta % 3ko zehaztasunarekin). Kanpo uzteko irizpidea parte hartu nahi ez izana izan zen. Emaitzen bilketa farmazialari komunitarioek egin zuten, farmazia-bulegoetan eta eskoletan.

Guztira 10 galdera egin zitzaizkien, 3 multzo hauetakoak:

1. Jateko ohitura txarrak aztertzen zituztenak.

2. Jateko ohitura osasungarriak aztertzen zituztenak.

3. Jarduera fisikoari buruzkoa.

Lan hau 2017/03/13an hasi zen eta 2017/05/13an bukatu zen. Azterketa estatistikoa Microsoft Excelekin egin zen.

Azkenik, emaitzak SENCaren gomendioekin konparatu ziren.

Emaitzak

1.128 erantzun jaso ziren: 188 kostaldean eta 940 barnealdean.

Bi taldeetan kontsumo-jarduerarik ohikoena hilean 1-4 aldikoa izan da honako elikagai hauetan: opilak, frijituak, okel gorriak, janari lasterrak eta litxarreriak. Askariaren kontsumoa bi taldeetan antzekoa izan da, 2-6 aldiz astean.

Elikagai osasungarrien kontsumoa bi taldeetan oso antzekoa izan da, arraina 2-6 aldiz astean jan ohi dute; fruta eta barazkiak, aldiz, egunero.

Jarduera fisikoari dagokionez, bi taldeetan 2-6 ordu asterokoa izan da.

Ondorioak

Bizkaiko haurren elikadura-ohiturak antzekoak dira kostaldean eta barnealdean, erantzunei dagokienez; desberdintasunik nabarmenena askarian ikusi da. Elikadura-ohitura hauek gomendagarriak izango dira, nolanahi ere, gantz aseen eta azukre arinen kontsumoa handiegia baita. Kontsumo horren patroiak ezagutzeko ikerketa gehiago behar dira, baita horren aurkako neurriak hartu ere.

Heziketa fisikoari dagokionez, oso antzekoak dira talde bien emaitzak, baina ez dira gomendioak betetzen. Heziketa fisikoa bultzatzen duten neurriak hartzea komenigarria izango litzateke.

Bibliografia

Aranceta J, Pérez C, Campos J, Calderón V. Proyecto PERSEO: Diseño y metodología del estudio de evaluación. Rev Esp Nutr Comunitaria 2013;19(2):76-87

Guía para una escuela activa y saludable. Orientación para los Centros de Educación Primaria.

http://www.aecosan.msssi.gob.es/AECOSAN/docs/documentos/nutricion/educanaos/profesores_escuela_activa.pdf

Aranceta J et al. Guías alimentarias para la población española (SENC, diciembre 2016); la nueva pirámide de la alimentación saludable. Nutrición Hospitalaria [en linea] 2016, 33 [Fecha de consulta: 3 de mayo de 2018] Disponible en: ISSN 0212-1611

Población de la Comunidad Autónoma de Euskadi según año de nacimiento. http://www.eustat.eus/elementos/ele0011400/ti_Poblacion_de_la_CA_de_Euskadi_por_a%C3%B1o_de_nacimiento_segun_el_territorio_historico_y_el_sexo/tbl0011424_c.html#axzz4eiRfcNir

Encuesta de consumo de frutas. http://www.alimentacion.es/es/plan_de_consumo_de_frutas_en_las_escuelas/encuestas/encuesta_ninios.aspx

Cuestionario de Nutrición y Actividad Física para Padres. https://www.surveymonkey.com/r/fspsparentspanish

Encuesta de nutrición 2005: hábitos alimentarios y estado de salud de la población vasca de 4 a 18 años : primeros resultados / [autor, Departamento de Sanidad].– 1ª ed. – Vitoria-Gasteiz : Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco, 2006

Díez-Gañán L, Galán Labaca I, León Domínguez CM, Zorrilla Torras B. Encuesta de Nutrición Infantil de la Comunidad de Madrid. Madrid: Consejería de Sanidad de la Comunidad y Madrid; 2008.

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan