Glargina intsulina biosimilarra merkaturatzearen ondoren kontsumoaren analisia
Egileak:
Leire Braceras Izaguirre
Isabel Elizondo López de Landache
Nerea Ullibarri Ortiz de Zarate
Alaitz Zubizarreta Aizpurua
Itziar Soengas Ribote
Jon Iñaki Betolaza San Miguel
0
Sarrera
Medikamentu-politikak zuzendu behar dira arrazionalizatzera eta bere erabilera egokia estimulatzera. Farmaziako eta Osakidetzako Zuzendaritzatik biosimilarren erabilera sustatzen da.
2015eko urrian merkaturatu zen lehen biosimilarra, glargina intsulinak diabeteserako eta gomendioa igorri zen tratamenduak biosimilarrarekin has zitezen, preskripzio elektronikorako laguntzako erremintetan zehar ateratako mezua tratamendu-hasieretan jarri zen momentu berean.
Helburuak
Glargina intsulina biosimilarra merkaturatzearen ondoren gastua ebaluatzea Euskadin.
Metodoak
2015eko urtarrila eta 2017ko abendua bitartean, farmazietako dispentsazioen analisia.
Emaitzak
2015 urte hasieran, EAEn hilabetean kontsumitutako ontziak 10.824 izan ziren, guztira, 832.900 €-ko gastua; 2017aren amaieran, berriz, 11.956 ontzi izan ziren, eta guztirako zenbatekoa, 669.700 €.
Ontzien kontsumoa, beraz, % 10,46 areagotu da, eta diru-zenbatekoa, aldiz, % 19,60 gutxitu.
Ondorioak
Honekin ikusten dugu biosimilarren erabilerak laguntzen duela gastua eusten; hau da, biosimilarren erabilerak arrazionalizazioa bultzatzen du, osasun-sistemak medikamentu berengatik gutxiago ordaintzea ahalbidetzen duen heinean.